Bittor Kapanagaren hitzaldi interesgarri baten audioa eta transkripzioa gure webgunean

2011ko aza. 15a, 10:43

Bittor Kapanaga Otxandioko jakintsuak hitzaldia eman zuen Bergarako UNEDen 1995eko otsailean Euskararen historia zikloaren barruan. Ia bi ordu iraun zuen hitzaldia transkribatu eta editatu dugu eta pdf formatuan eskura jarri. Hitzaldiaren audioa ere entzungai dago mp3 formatuan.

Euskaldunen erlijio zaharra du titulua hitzaldiak. Antzinako eta gaurko hainbat gauza ulertzeko euskerak  bere baitan gordetzen dituen giltzez mintzatu zen Kapanaga. URTE eta EGUren esanahia,  AR eta URen etimologia, ARA erroaren misterioak, paganismoaren arrastoak eta kristautasunaren sarrera Euskal Herrian, eta beste hainbat gauza jorratzen ditu hitzaldi luze bezain mamitsuan.

Gure iritziz, Badihardugu Elkarteak eta Ahotsak Proiektuak Bittor Kapanagari egin ahal dioten omenaldirik onena da hitzaldi honen argitalpena.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia