8.000 bideoren muga gaindituta
2011ko uzt. 26a, 13:50
Zortzi mila eta bat bideo daude ikusgai eta entzungai webgunean une honetan. Hiru urtean egindako lanaren emaitza.
Zenbait herritako testigantzen bideorik oraindik ikus ezin badaiteke ere, euskal herrialde guztietan daude laginak ikusgai. Bideo gehien dituen herria Oiartzun da, 470ekin. Atzetik ditu Bergara 430ekin eta Zarautz 411rekin. Bizkaian Elorrio da bideo gehien dituena 319rekin, Araban Aramaio 201ekin, Nafarroan Arbizu 97rekin, Baxe Nafarroan Urepele 27rekin, Lapurdin Hendaiakoak daude ikusgai eta Zuberoan Barkoxekoak.
Bideo pila honi azkena batu zaiona eta 8.000ko muga gaindiarazi duena Otxandioko Juan Padilla Arruabarrenaren gerrako kontakizuna izan da.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.