"Elgoibarko ahozko euskara" liburua aurkeztu da

2011ko urr. 21a, 10:21

Duela hilabete batzuk argitaratu zuen Euskaltzaindiak Jesus Mari Makazaga ikerlariaren lana: "Elgoibarko ahozko euskara". Oraingoan, herritarren aurrean aurkezteko unea iritsi zaio Makazagari.

Kultur Etxeko hitzaldi-gela beteta zegoen eguaztenean (urriak 19) Izanaren izena hitzaldi-zikloaren bigarren emanaldia entzuteko, eta jendea benetan gustura egon zen Elgoibarko ahozko euskararen gaineko gorabeherak entzuten. Urduri zegoen Makazaga; elgoibartarrekin zorretan zegoela ere esan zuen hitzaldia hasi aurretik, baina zorrak ondo ordainduta joan zen Altzolako bere etxera, hitzaldi ederra eman ondoren.

Hitzaldiak ez dauka ezer kentzekorik, eta Makazagaren jarduna bere osotasunean eskaintzea erabaki dute antolatzaileek. Beraz, atzoko hitzaldian egon ez zinetenok, hartu patxada pixka bat eta gozatu Makazagak idatzitakoarekin. 

Hitzaldi osoa PDFan edo Bideoan ikusi dezakezu Elgoibarren.net webgunean.

Ahotsak.com webgune honetan ere baduzu aukera Elgoibarko ahozko euskara entzuteko. Izan ere, Euskal Herriko Ahotsak proiektuan jasotako grabazioetaz gain, Makazagak berak 1999. urtean bere libururako egindako grabazio batzuk ere entzungai daude dagoeneko sarean. Baita 2002. urtean Jabi Leon kazetariak "Elgoibartarren esanetan" proiekturako egindakoak ere.

Guztiak ahotsak.com/elgoibar helbidean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia