Alex Artzelus Mujikaren Nafarroako eta Zuberoako grabazioak
2011ko aza. 25a, 09:41
Alex Artzelus Mujika (Bergara,1992) euskal filologiako ikasle gazteak hainbat grabazio egin ditu azken hiru urteetan udako oporrak aprobetxatuz. Euskara galzorian dagoen ekialdeko eskualdeetan ibili da kamara hartuta. Gero, ahotsak.com-en esku jarri ditu grabazioak, 52 denera. Horietako batzuk ikusgai daude dagoeneko eta beste batzuk ipiniz joango gara poliki-poliki.
Nafarroan hainbat euskaldun zahar elkarrizketatu du Zaraitzu, Aezkoa, Erroibar, Esteribar, Anue, Imotz, Atetz, Odieta eta Lantz-en. Zuberoan, berriz, Pettarra eskualdera zuzendu da, Maule iparraldera. Udalerri hauetako lekukotzak bildu ditu: Altzai-Altzabeheti -Zunharreta, Arüe, Ithorrotze-Olhaibi, Barkoxe, Domintxaine-Berroeta, Eskiula, Etxarri, Lohitzüne-Oihergi, Mitikile-Larrori-Mendibile, Sarrikotapea, Sohüta eta Ürrüstoi-Larrabile.
Grabazio guztiak Alex Artzelusen proiektuan kontsultatu daitezke.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.