Esteribar

Nafarroako iparraldean dagoen udalerria da, Mendebaldeko Pirinioetakoa. Hainbat herrik osaturiko udalerri konposatua da. Ondoko herri hauek osatzen dute: Agorreta, Antxoritz, Akerreta, Arleta, Errea, Ezkirotz, Eugi, Gendulain, Idoi, Ilarratz, Ilurdotz, Inbuluzketa, Iragi, Irotz, Irure, Larrasoaña, Leranotz, Olloki, Osteritz, Saigots, Sarasibar, Setoain, Urdaitz, Urtasun, Usetxi, Zabaldika, Zubiri (herriburu administratiboa) eta Zuriain. Beltzunegi, Idoieta eta Zai herriak hustu egin ziren. Ibarraren mugak honako hauek dira: iparraldean Erregerena, Legua eta Kintoa mendiak; ekialdean, Erroibar; hegoaldean, Lizoainibar, Eguesibar eta Uharte; eta, mendebaldean, Ezkabarte, Olaibar eta Anue ibarrak. Historikoki bertako ekonomiaren ardatza nekazaritza izan den arren, 1930. urtean aurkikuntza garrantzitsua egin zen Eugiko herritik gertu, magnesita aurkitu zuten, eta horrek eraginda, gai hori ustiatu eta moldatzeko Magnesitas Navarras S.A. enpresa sortu zen 1945ean. Enpresak zeru zabaleko meategia dauka oraindik. 2000ko hamarkadan hasitako garapenaren ondorioz, lantegi berriak zabaldu dira ibarrean. Gaur egun herritarren ia %20 da euskalduna. Hala ere, ez da denboran oso urrutira joan behar berezko hizkera osoki zabalduta zegoen egoera aurkitzeko. Esteribarrera euskararen euskalkia den Hegoaldeko Goi Nafarreraren aldaera bat da eta bereziki ibarraren iparraldean gorde da bizirik, esaterako Eugin eta Iragin. Nahiz eta desagertzeko zorian izan euskara ibarreko kaleetan entzuten da berriz. Belaunaldi berriak hizkuntzaren berreskuratze prozesuan aiton-amonei erreleboa hartu diete. (Argazkiko herria Zubiri da)

Hizlariak: 11; Zintak: 11; Pasarteak: 24;
Transkribatutakoak: 11; Audioak: 11; Bideoak: 13

Hizlariak

#Hizlaria
1 -, Francisco (1930)
2 -, Martin (1922)
3 Azkarate Zalba, Aniceto (1907) Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
4 Bizkai Santesteban, Domingo (1909) Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
5 Egozkue Eugi, Apolinaria (1895) Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
6 Egozkue Paternain, Hipolito (1913) Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
7 Garrues Goñi, Joaquin (1895) Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
8 Lintzoain, Emilio (1926)
9 Lintzoain, Gaspar (1935)
10 Navarro Galduroz, Joaquina (1894) Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
11 Villanueva, Alicia (1930) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia