Celia Inda Seminario
Eugi auzoa; Esteribar (Nafarroa) (1909-1995)
Biografia
1909an Eugin jaioa, Elizaga etxean, herrigunean bertan. Ama Eugin jaioa zuen eta aita Etxalarren, eta ikazkina ogibidez. Sei senidetan bigarrena zen Celia. Gaztetan Iruñera neskato joan zen eta etxeko andreak erraten zion harrokeriagatik ez zuela erdaraz hitz egiten ez ulertzen ere. Azkenean ikasi egin behar izan zuen. Gerora Donostiara joan zen bizitzera eta Rufino Bilbao Monasterio bermeotar arrantzalearekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten. Azken urteetan Donostian bizi izan zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EST-023 | 1984 | Fondo partikularrak | Mertxe Zabala Bilbao |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?