Gaspar Lintzoain Lintzoain

Iragi auzoa; Esteribar (Nafarroa) (1932)

Biografia

Eugin jaioa, Aragon bordan. Bi gurasoak Iragikoak zituen; aita oihaneko lanetan eta ikazkin ibilia, eta ama bordaria, etxeko lanetan aritzen zena. Mendi aldean bizi izan zirenez, borda (baserri) batean, Iragiko euskaraz mintzatzen da, baina, era berean, Eugikoaren ezaugarriak oso ongi ezagutzen ditu. 9 seme-alabetan (emakumezko bakarra) seigarrena da. 14 urtetan Iragira lanera joaten hasi zen, han Errekaldia etxea (kale-baserria) erosi baitzuten, eta bien martxa eraman beharra zegoen: aziendak eta abar. 15 urtetan itzain hasi zen, median zur-lote bat ateratzen. Iragira ezkondu zen, Zaldaitzenea etxera, han hartu baitzuen emaztea; egun, Etxeberrin bizi da eta lau seme-alaba ditu. Oso euskaltzalea, euskaraz erakutsi die seme-alabei eta sei ilobei. Kontalari ona. Egindako elkarrizketetako batean tarteka Marijose alaba azaltzen da.

Zintak

KodeaDataProiektua
EST-003 2010 Alex Artzelus Mujika
EST-026 2021 Euskal Herriko Ahotsak
EST-027 2021 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia