Alicia Villanueva Zandueta

Usetxi; Esteribar (Nafarroa) (1930)

Biografia

Erroibar udalerriko Erron jaioa, 11 urterekin Esteribarko Usetxi herrira (14 biztanle) aldatu zen familia osoarekin. Gurasoak ere Erroibarkoak zituen: aita Errokoa eta ama Uretakoa. Usetxitik hiru kilometrora dagoen Leranotzera joan ohi ziren eskolara eta elizara. Usetxitar batekin ezkondu zen eta hiru alaba izan zituen. Hirurek dakite euskaraz. Neskatila zelarik dena euskaraz egiten omen zen Usetxin. Abelzaintzara dedikatu da familia. Elkarrizketa garaian, uda eta asteburuak Usetxin pasatzen zituen eta gainontzekoa Iruñean, alaben etxean.

Zintak

KodeaDataProiektua
EST-001 2009 Alex Artzelus Mujika
EST-015 1989 Solstizioen inguruko ospakizunak Nafarroako zenbait hizkeratan emanak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Erron sortua, Usetxin bizi da 11 urte zituenetik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Usetxin beste batek ere badaki euskaraz Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Bista ederrak daude Usetxitik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Iregi oso herri euskalduna Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Uda eta asteburuak Usetxin Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Familia handiak Usetxin Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Eskolara Leranotzera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Elizara ere Leranotzera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Elurra zenean, ardiak eta behiak etxean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Ahuntzak, behorrak eta axuriak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Ganadu-merkatua Uharten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Eugin egur-loteak zozketatzen ziren Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Arropak albergan garbitzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Zubiriko zubiaz zerbait Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia