Esteribar (Nafarroa)

Familia handiak Usetxin

Familia handiak Usetxin <p>11 urterekin aldatu zen familia Errotik Usetxira. Maizterrak ziren Erron. Usetxiko familiak oso handiak ziren, asko hamar seme-alabatik gorakoak. Denek euskaraz egiten zuten.</p>

11 urterekin aldatu zen familia Errotik Usetxira. Maizterrak ziren Erron. Usetxiko familiak oso handiak ziren, asko hamar seme-alabatik gorakoak. Denek euskaraz egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Usetxin, e… zu txikin zinelaik, e… jende asko bizi zen? jende aunitz bizi zen? Usetxin, jende asko, jende aunitz…
- Ez, guti, guti.
- Lenago, lenago…
- A, lenago bai, oi, familie bakarra...
- Non ezkondu zinen ze txikitan Erron hemen ez, bai, hamaika urtekin, hamaika urtekin ya hemen.
- Ez, ez, ni hamaika urtetan etorri nintzen hara.
- A, neskame bezala?
- Ez hori…ez zuten etxea…ez ze etxea guria. Kaseros, nola erten diezue zuek? maizterrak.
- Maizterrak zineten.
- Maizterrak eta hemen bazela…
- Gurasoekin hona etorri zinen, orduan.
- Bai, familia guzikin.
- Bai, bai, bai, bai, maizterrak zineten.
- Bai eta honera etorri ginen, etxe hontara ez, bertze hortara.
- Baina zure senarra hemengoa da?
- Bai, nere senarra hemengoa, etxe hontakoa, beiño ni, gu joan ginen bertze etxe batera, hor goiti.
- Eta gero hemengo gizonarekin…
- Bai, bai.
- Ezkontzea tokatu zitzaizun.
- Bai, bai, bai, bai.
- Bueno, tokatu edo aukeratu edo…
- Bai, bai, bai.
- Eta jende anitz, hemen, Usetxin, jende aunitz?
- Orduen bai, bai, zenbat haurride gine etxe bakarrian?
- Bai, e?
- Etxe hortan bazire… hameka anai-arreba.
- Hameka?
- Etxe hortan.
- Ama gaixoa.
- Goitiko etxe hartan zire lengusuek, osea, amak ahizpek, eta han bertze hameka.
- Hogeita bi etxean.
- Gu hamahiru, horregatik erten dizut, oi oi…
- Eta denak euskeraz egiten zenuten orduan txikitan?
- Hor bai, bai, bai, bai, euskeraz.
- Zuek betetzen zenute herri guzie.

Egilea(k): Jon Uharte

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia