Elgoibar (Gipuzkoa)

San Antolinen jaio eta ezkondu ostean Olazarra baserrira

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-027-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

74 urte zituen elkarrizketa garaian. Gurasoak biak elgoibartarrak ziren San Antolin auzokoak, eta bera ere han jaio zen Irabaneta baserrian. Hamar anai-arreba ziren, baina bi ahizpa gerra-denboran hil zitzaizkion gaixotasunen ondorioz. Une gogorrak pasa zituzten, baina senide asko ziren eta zoriontsu bizi izan ziren. Ezkondu ostean Olazarra baserrira joan zen bizitzera eta sei seme-alaba izan zituen, nahiz eta bat jaioberritan hil zitzaion. Oso zoriontsu izan omen da beti. Familiaren inguruko gogoetak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, Ventura, hasteko, izen-abizenak zeuriak, noiz jaixo ziñan, nun jaixo ziñan ta gurasuak nunguak zenittun…
- Ba ni jaixo, nik daukaraz oin hirurogeta hamalau urte.
- Hirurogeita hamalau urte, ta zara Ventura...?
- Naiz Ventura Arrieta Bergaretxe. Nere ama ta aitta bixak zian Elgoibarkuak, San Antolinguak zian bixak, ta ni San Antoliñen jaixua naiz. Ta ni gero handikan honara ezkondu ein nitzan, ta oin hamen Olazarran bizi naiz, zerian, basarrixan bizi naiz.
- Ta San Antoliñen nun?
- Irabanetan.
- Irabanetan, basarrixan?
- Basarrixan bai, bizitza guztian. Ez det iñora handikan honaraxe beste pausorik eman. Irabanetan jaixo eta hazi nintzan ta bizi nintzan hogeta zortzi urte arte ta handik etorri nintzan honara. Ta oin hamentxe daruaz beste urte guztiak.
- Eta bizimodua hangua, gogoratzen dozu nolako...
- Bueno… gogoratuko ez naiz, ba! Ezin neike ahaiztu ezta ezta… ezetan ere. Oso ederra! Gu hamar anai-arreba giñen, eta izan zan bizimodua, ba, gero sortu zan gerria, bi aizta hil zitzakuzen gerran ez, gaixorik, baiña hil zitzakuzen gerra denporan bat aurretik bestia atzetik, eta izan zian horrekin pena haundixak, baiña gu refamilixakua izatia zoragarrixa izan zan. Ni pentsatzen eoten naiz eta gaurko bat eta bi dian horrek ez diala gu kuadrilla haundixak bezin feliz ez diala eoten naiz pentsatzen. Kuadrilla haundixa, oso bizimodu zoragarrixa izan zan. Gero beti han ez zauan izaterik eta noizbaitten, ba, allegau zatan, bestiak ezkonduaz juan zian, ni gaztenetakua nintzan beste bat naban gaztiagua bakarrik ta neri ere allegau zatan ordua eta etorri nitzan, ezkondu nitzan ta etorri nitzan honaraxe ta...
- Eta hamen...
- Hemen e, sei seme-alaba izan dittut.
- Sei?
- Sei. Eta bat hil zatan txikixa. Bai, mutilla jaixo zan eta gero hil in zatan, txiki-txikixa. Eta beste bostekin bizi izan naiz.
- Familixa edarra hala ere, e…
- Bai, oso bizimodu ona izan det, Jangoikuai eskerrak gustora bizi izan naiz ni hamentxe. Nahiz ta pentsauko dau askok: "han basarri puntan eta han bakarrik" edo ta "han bestia"... Baiña ez, ezta hola. Familixako izete bat, ama bat baldin bada benetakua, izen biher deu familixan bizimodua ta familixa onakin oso bizimodu ederra izan da, izeten da; nik halaxe izen det.

Egilea(k): Ane Odria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia