Ahuntzak, behorrak eta axuriak
Gaztarik ez zuten egiten, "menatzak" baitziren ardiak. Ahuntzak Adorraga mendira eramaten ziren eta han bazkatzen zuten. Haitzaren azpian Leazkue dago. Moxalak San Ferminetako ferian saltzen zituzten. Axuriak ere saltzen zituzten, baina ardi zaharrak etxean jaten ziren.
- Herrigunea: Usetxi
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2009(e)ko abuztuaren 14a
- Iraupena: 0:02:23
- Erref: EST-001/017
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Etxean gaztaia?
- A, bueno, gazta…
- Gazta ez?
- Ardiek ez zire gazta iteko, hortako menatzak.
- Ta saltzeko eta hola ez.
- Ez, ez, ez, ez.
- Eta bizimodua, nolan ateratzen zen? bizimodua, sosak, nondik ateratzen ziren? gaztarik ez… nondik atratzen zenuten sosak?
- Nondik atratzen ginue sosa?
- Bai, atratzen genuen sosak, guti ze atratzeko. Sos guti ze atratzeko. Ez ze /etze/ hartzen dirurik!
- Eta altura hontan bazen bazkia, bazkia edo larreak, bazka, ganaduak jateko belarra-eta bazen hemen goiti?
- Belarra? mendien? mendien? bai, mendie ona zuen.
- Eta nora eramaten zinuzte? ardiek eta, zera, ahuntzek eta hoiek? hor [...] edo…
- Ahuntzek mendire, mendire, eta ibil... harrapatzen duten bereak. Gero sartzen ziren Adorragan, mendi bet, peña handi bet bazen han, bueno… eta…
- Hortik aldera, herritik gora?
- Ez, Ulzama aldera, osea, Egozkue eta bertze…
- Leazkue?
- Leazkue. Horrata, bai. Leazkue harrapatzen tzuen…
- Bai mendi hori.
- Bai peña gaiñetik ikusten tzu Leazkue te, herri aunditz, Etsain ere.
- Gero, behorraren umea saldu egiten zenuten edo… dirua ateratzeko?
- Bai… pos bai, saltzen ginue.
- Nola deitzen diozue behorraren umeari? moxala?
- Ez, pottokua.
- Pottokua.
- Pottokua.
- Hori saldu eta horrekin.
- Ta bi urte zituelaik, bueno, potrak zirelaik, uzten ginue aitzineako, yako, pues hori, kentzeko, bueno, baitzuk, igual salduko zute, beiño, zerenai… nola erten da, machos, o potros.
- Arrak, bai?
- Arrak, arrak.
- Bai, arrak saldu. Sanferminten ematen zuten.
- A bai?
- Sanferminten feriara.
- Eta hortik diru pixkat...
- Ta saltzen zute ere.
- Han ere zeozer saldu.
- Ta gero… axuriek, saltzen... saltzen giñuen.
- A bai.
- Ta gero… ardi zarrak.
- Ardi zarrak.
- Ardi zarrak etxen ere hiltzen gintuen te... iten ginue gisau ederra.
- Bai, bai, jateko?
- Jateko. Bai, bai.
Egilea(k): Jon Uharte
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!