Donostia (Gipuzkoa)

Behien gaixotasunak: hanka-mina, errape-mina...

Behien gaixotasunak: hanka-mina, errape-mina... Behien gaixotasunak. Hanka-mina. Errape-minarentzat, pasmo belarra. Akainak; arra ateratzen zen barrutik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-107-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behien gaixotasunak. Hanka-mina. Errape-minarentzat, pasmo belarra. Akainak; arra ateratzen zen barrutik.

Transkripzioa

- Eta ze gaixotasun eta izaten ziran?
- Behiyakin?
- Bai.
- Bueno, hola gaixotasun fuerteik ez zan izaten: hanka-miña. Hanka-miña zan hanketan harrapatzen zuen sarna bezela iten zuen, eta hanka-miña esaten zan. Eta ordun galaziya zeon etxetikan ganaua ateratzia hanka-miña zeon tokin, ta jartzen zituen ikuilluko atian seiñaliak "etxe hontan hanka-miña dao". Seiñaliak jartzen zituen atian, bai, jakiteko jendiak, bai.
- A bai e?
- Bai, bai. Gaiñuntzian beste hola ez naiz goatzen ni.
- Errape-miñik?
- Bai, errape-miñak bai, gaur'e bai eta ordun'e bai, orduan'e bai. Ta ordun ba beterinariyuai deitu ta botikak hartu; ta geo amak igual preparatzen zun hemen pasmo-belarrakin [...] bat eta harekin igortzi, ta zerbait igortzi ta in ta...
- Eta ez dakit, mamorrorik edo parasitorik edo eukitzen zun ganaduak?
- Bueno, sundarrak... Bai, akaiñak, akaiñak. Hola bitxo batzuk, "generalmente" buru bi izaten zittuen. Ta gero sundarrak, sundarrak dia, bueno, "un grano que sale y revienta". Bitxo bat ateratzen da, ta gaur ez due izaten e?

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia