Antonio Larzabal Urdanpilleta
Añorga auzoa; Donostia (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Añorgako Txarabategi baserrian jaio zen, eta bertan bizi izan da beti. Bost senide ziren, bera mutil bakarra. Aita bertakoa zen, eta ama Zubietakoa. Baserritik bizi ziren. Ama San Martin plazara joaten zen tratuarekin; esnea ere partitzen zuen auzoan. Añorga Txikiko eskola publikora joan zen Antonio, baina 13 urterako baserriko lanetan zebilen egun osoz. Ibaetako Maria Luisa Arzallusekin ezkondu zen (ondoan zuen elkarrizketan), eta sei seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-107 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
DON-152 | 2013 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Gallastegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute