Donostia (Gipuzkoa)

Babarruna eta artoa entregatu beharra

Babarruna eta artoa entregatu beharra <p>Hozkailurik ez zegoenean, "freskera". Arrautzak karetan jartzen zituzten, ondo mantentzeko. Francoren garaian babarruna entregatu behar zen, eta babarruna garrafoian sartzen zuten, lur azpian. Garirik ez zegoen inguruetan. Ogia erosi egiten zuten. Tabakoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hozkailurik ez zegoenean, "freskera". Arrautzak karetan jartzen zituzten, ondo mantentzeko. Francoren garaian babarruna entregatu behar zen, eta babarruna garrafoian sartzen zuten, lur azpian. Garirik ez zegoen inguruetan. Ogia erosi egiten zuten. Tabakoa.

Transkripzioa

-Eta lehen, frigorifikorik ez zeon, ta nola iten zenuten janariya ta ondo konserbatzeko?
-Emaztea: Horko hortan zeon freskera bat, ate gain hortan, freskera.
-Freskerakin orduan, eta udan ez zan izango oso freskua?
-Ez, ez. Baiño janik ez zan asko sobratuko ta ordun, ta bueno…
-Eta arrautzak karetan jartzia edo?
-Ah, baita’re, baita’re. Karetan izateko, geo izateko. Karetan jarri, ta mantenitu iten zun. Ta nik ezautu nun baita’re baarruna, Franco garaiyian, baarruna entreatu in bihar izaten zan, artua ta baarruna ta, entreatu bihar izaten zan al gobierno, ezta? Ta ordun etortzen zian a revisar lo que había, ta haik ez ikusteatikan, baarruna garrafoiyian sartu, lurrian zulua in, ta garrafoiyian baarruna konserbatzeko, lurrian zulua inda.
-Lur azpiyan?
-Lur azpiyan, bai. Meta azpin ta, bai.
-Meta azpiyan ere bai?
-Baita’re, baita’re, ez ikusteatikan.
-Eta hemen entregatu in beharko zenuten?
-Bai ba, entreatu in bihar zan. Artua ta gariya zunak gariya, hemen ez gendun gariik baiño, gariya zunak.
-Hemen inguruan garirik ez zan? Ez zeon ohiturarik, ez?
-Ez, ez zan garirik. Nik ez nun ezautu hemen ingurun gariya.
-Zuk ogiya orduan erosi ingo zenuten?
-Bai bai. Ogiya zana erosi iten zan, bai.
-Baiña gerra ondorengo urte hoietan ogi gutxi.
-Bai, ogiya ta, tabakua’re hala izaten zan ordun. Gu aitta fumadore haundiya gendun, herentziya utzi diu baiño, behintzat… Herentziya utzi diu, baiño…

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia