Antzuola (Gipuzkoa)

Kupo bidegabea

Kupo bidegabea Urte batzuetan, kupoa eman eta gero etxerako gauza bera estraperloan erosi behar izaten zuten. Kupoa ez zen izaten berdina herri denetan. Etxeko babarrun kupoa emateko, lehorte urte batean babarrunok erosi egin behar izan zituzten. Errotak prezintatu zituztenean, eskuzko errota txikiekin ehotzen zuten. Gero gauez euren errotan ehotzen hasi ziren, prezintoa askatzen ikasi zutenean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-079-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Urte batzuetan, kupoa eman eta gero etxerako gauza bera estraperloan erosi behar izaten zuten. Kupoa ez zen izaten berdina herri denetan. Etxeko babarrun kupoa emateko, lehorte urte batean babarrunok erosi egin behar izan zituzten. Errotak prezintatu zituztenean, eskuzko errota txikiekin ehotzen zuten. Gero gauez euren errotan ehotzen hasi ziren, prezintoa askatzen ikasi zutenean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxerako lain geraketan xatzuen entregau eta gero?
- Nola, batzuetan bai, beste batzuetan ez. Ekarritta nago estraperlua, gurian famelixa haundixa eta Arabatik Araotzera pasau batzuk, gero Oñatittik beste batzuk hona. Eta hemendik Bergarara, zera be bai.
- (…)
- Zerera be bai, hemendik beste batzuk hemen Gorlatik mendiz Osintxuraiño, garixa-ta. Holaxe ibillittakuak gara.
- Nik hori, klaro, ez zara leheningua ezta hamargarrena be kontu iguala kontaitten ezta? Eta nik esaten dot, hemen entregau in bihar bazan, Araban etzan entregaitten ala?
- Han asko izango zan-edo. Baiña gero hor entregatziokin ez ziren, herri danetan ez zeben berdin zertzen, entregatzen. Batzuk por ejenplo hainbeste area, hiru-lau hektarea dauzkala edo bi. Hemen Ormaiztegin por ejenplo, edo Zumarragan ba etxien ba hamar lagun egoten ziren jeneralien. Eta baten entregauko zan hogei eta bestien hamar. Oseake hori herrittan egon zan hor…
- Hainbeste zera itten euen e?
- Bai. Eta txarrena zan tasako preziua izaten zana, erak nahi ebena pagatzen otzuen; igual garixak estraperluen egon, ez dakit orduan zenbat egingo ban, pezetia? Baiña zuri pagauko otsuen hogei zentimo edo… eta “y a callar”
- Eurak Arabatik estraperluan ekarten eueilla euren kupua pagaitteko […]
- Guri urte baten baba gorrixakin pasau jakun hori. Lehorte haundixa izan zan, hau paraje, honek lur onek dire, fiñak dira baiña lehortian asko kastigau zittuanak, eta zerik ez ta babia, zenbat zan. Kilon batzuk behintzet entregatzeko erosi, negozio ederra. Eta holaxe, ta orduan errotak beste gauza bat zan, errotak orduan hemen zeren sozietadiak organizauta, ba bi-hiru, hemen genden auzo hontan hiru-edo, beste auzuan beste sei-zazpin bat, eta errota bat geuria, baiña errotako harrixa euen prezintauta. Harrixari buelta emuten otsen guardia zibillak, inspektoriak etorten ziren eta gero prezinto bat alanbriakin zertu. Baiña gari puxka bat, ibili giñan era baten leheningo hasi giñanian etxian, hola errota txiki batzuk eskuakin eregindda Eibartik ekarri, eta ha noizko ogi bat itteko zertu. Eta azkenien gabaz atrebiu giñan, gabaz juten giñen errotara, hemendik jun aldixa eta bide txarrak gaiñera orduan. Hara jun eta gaberako ba, “gaur gabien hiru lagun juango gaittuk hainbeste garikin eta arto zera”.
- Zeuen errotara?
- Geure errotara.
- Ikasi zeuein prezintua kentzen?
- Honbre, klaro, kurioxo-kurioxo eta kendu, harrixari buelta emun, ipini eta gero ixoten zanien berriz garbittu zepilluakin, inspektoriak etortzen baziren be, garbittu eta ipini, prezintua ipini eta goiz aldera etxera. Astuakin pare bat zorro edo erueten ziren, eta holakotxiak in bihar. Eta sekula ez giñustan… harek jakin bazekixen gutxi gorabehera, gu…
- Makiñabat lekutan itten zan hori.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia