Antzuola (Gipuzkoa)

Olio litro bat ehun pezetatan

Olio litro bat ehun pezetatan Babarruna urdaiarekin zen garai haietako jatordua. Olio gutxi zegoen, eta amonari medikuak janari garbiak agindu zionean, ehun pezeta ordaindu zuten estraperloko olio litro bategatik. 1940 eta 1941 urteetan haizetea eta uholdeak izan zituzten Antzuolak. Uholdeak kalera atera zuen dendariak gordeta zuten estraperloa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Babarruna urdaiarekin zen garai haietako jatordua. Olio gutxi zegoen, eta amonari medikuak janari garbiak agindu zionean, ehun pezeta ordaindu zuten estraperloko olio litro bategatik. 1940 eta 1941 urteetan haizetea eta uholdeak izan zituzten Antzuolak. Uholdeak kalera atera zuen dendariak gordeta zuten estraperloa.

Transkripzioa

- Jan orduan ze itten zeuein normalian garai hareittan? Eguneroko jatordua ze izaten zan?
- Babia, jenerala. Babia, urdaixa, orduan txarrixa-eta, olixua be gutxi, orduan olixua zenbat egoten zan ba? Hala be urte haretan topau ezindda, estraperluan.
- Hori be zer, Arabatik?
- Ez dakit, olixua estraperluan baiña dendarin batek beti eukitzen eban.
- Berak estraperluan ekarritta.
- Bai. Baiña olixua haura baiño geruago; nik ordurako euko nittuan… kuarentaikuatrua-edo nik ez dakit ba zer izango zen, berrogeta lauan edo holakon baten edo hirua, ordurako hamar-hamaika urte, eta gurian amandria zana, gero osatu zan baiña era bat euki eben gibelekua edo ez dakit zer eukiko ebela, baiña jana garbixa komeni. Olixua aginddu otsan medikuak, eta olixuori ba halako lekutan euela, halako dendetan. Haura be estraperluan, ixilixan, bai ixilixan, danak jakiñien baiña ixilixan. Jun eta badakitzu zenbat pagau zan? Ehun pezeta!
- Ehun pezeta?
- Ehun pezeta, bai, ehun pezeta! Litrua, litroko potia.
- Ehun pezeta!
- Baiña haura, amandria zanak ba, noizien behin tarrastaratxon bat bota, harendako bakarrik egoten zan haura, ha ez zeuen bestela jaterik. Hari dendarixari, holako bidoi bat zeguen, hari denporalia aguantauko otsan, zeatik ezin xekien hori eta. Holakotxe kasotan. Ehun pezeta orduan e?
- Baiña dendarixak, zuk uste dozu dendarixak hain karu erosi zittuala berak, prezio horretan ifintteko?
- Orduan estraperluan haura ekarri eta, hona orduko badakitzu, makiña bat eskutan pasauko zan edo nik ez dakit. Berak zenbat irabazten eben…
- Litruak ehun pezeta, neuk mutikotan pagaitten neben hori baiño bastante gutxiago.
- Klaro. Oin be bai, oin ez baiña.
- Ehun pezeta, zu! Zuk hamar-hamaika urte zeukatzunien, hori zan berrogeita… hirua-laua, edo bostian.
- Laua baiño lehentxuago, goseterik haundiña "cuarenta y uno-dos" bueno, txarrena orduen, hor lehen esan dana, orduan diruekin, eukanak euki ez, baiña eukanak okasiñua izaten zan dana. Eta gero hor kasuak pasau ziren kuriosuak Antzuelan, dendarixak-eta. Bata jun ta ez euela ezer, ez dakit zer eta badakit zer, eta gero zer, ur haundixa, hemen "cuarentaiuno" haize haundiza eta "cuarenta cuarentaiuno" ziren, bata edo bestia. Eta ur haundixa sartu zan eta dendak eta arrasau zittuen, zer danak.
- (…)
- Eta gero plazan bidoiok eta olixo zerok, azaldu ziren estraperluok. Ez eukeilla, ba klaro…
- Gordeta egozenak urak…
- Jota urak goittik behera.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia