Donostia (Gipuzkoa)

Sendabelarrak eta antzinako erremedioak

Sendabelarrak eta antzinako erremedioak <p>Eskapularioak, umetan batez ere. Sendabelarrak: berbena, plantina belarra, pasmo belarra. Belar mina. Osina. Animaliei ere ematen zizkieten infusioak. Animaliek euria eta ekaitza antzematen dituzte. Karetxen gainean zapoa jartzen zuten, bizirik. Auzoko enplasterak pleura sendatu zion arrebari, berbenarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-107-048 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskapularioak, umetan batez ere. Sendabelarrak: berbena, plantina belarra, pasmo belarra. Belar mina. Osina. Animaliei ere ematen zizkieten infusioak. Animaliek euria eta ekaitza antzematen dituzte. Karetxen gainean zapoa jartzen zuten, bizirik. Auzoko enplasterak pleura sendatu zion arrebari, berbenarekin.

Transkripzioa

-Ez dakit, gaixotasunik ez edukitzeko ta erabiltzen zan zerbait, kutunik edo?
-Bai. Ez dakit, ez naiz goatzen zekin itten zuen, baiño bai.
-Eskapulariyoak edo?
-Baita're, eskapolayoak'e bai, bai. Eskapolayoak bai, bai. Guk, hor, etxian dakaun emakume horrek, bueno andre horrek, horrek eskapolayuak ibiltzen zitun, bai, bai. Zuk'e bai, bai, txikitan bai.
-Hori txikitan?
-Txikitan bai, geroa, geroa're bai bestiak baiño, ya hoi ahitzen jun zan pixkat eta, ahitzen. Pixkana-pixkana jun da normalizatzen, nik esango nuke, hoi jun da.
-Eta sendabelarrak lehen fede haundiya zeukaten, asko erabiltzen ziren ezta?
-Bai, berbena "por ejemplo", berbenak, petxutikan zeonantzako, berbenak, enplastua in, enplastua in ta berbena jarri ta ordun, hark iten zun tiratu pixkat, ta ateatzen zan odol koloria bezela, pixkat, ateatzen zan. Han barrengo zikiña, ateatzen zun, bai. Bai, bai, hoi normal ta, hankian zerbait, "un divieso" eo holakon bat'e atea bazan'e, hua jarri ta harek iten ziyon tiratu, ta hoi iten zan goxatu, bai. Bai, belarrak asko, plantina belarrak, plantina belarrak zertako zian Maria Luisa?
Maria Luisa - Infeziyotako...
-Infeziyuana, bai. Bai, bai, belarrak hoixe.
-Pasmobelarra zertako?
Maria Luisa -Infeziyua...
-Pasmuantzako, pasmuantzako. Gaur'e medizina asko dao e, belarrakin itten duena, medizina asko dao.
-Belarmiña're bai, belar miña, tentsiyuantzat esaten zuen [...] bai tentsiyuantzat.
-Eta osiña?
Maria Luisa -Baita're.
-Osiñan ura, nik ez det, ez det behin'e hartu baiño. Fuertia izango da e, osiñan ura, ez dakit.
-Eta animaliekin ere, erabiltzen zan, erabiltzen zian belarrak.
-Belarrak bai, bai, bai ,bai. Botillakin sartu, ahua iriki, ta botillakin sartu ta, kla-kla-kla-kla edan ta, bai.
-Infusiyua, behiantzat.
-Infusiyua, bai, bai.
-Eta, ez dakit, animalirik edo bazan, ikusiz gero, ez dakit ze txori edo eguraldi txarra etorriko zala eta holako sinismenik, animaliekin lotutakuak?
-Bueno, erasua, erasua baldin badator "por ejemplo", e, hasten da, haizia ta hasten da ta, trumoiya igual hasten da, ta ganaua baldin badao librian, hua "generalmente" juten da, o arbolan azpira, o, atian ondoa etortzen da o, euriya hasten dunian'e bai, atian ondoa etortzen da, ta hori iten du horrek, antzeman diye badatorrela, ganaua.
-Hori aurretik ezta?
-Ganaua, aurretikan, aurretikan bai baiño, lehenbiziko sintomak izaten dia, haizia eo, "hombre", "badator, badator, badator" ta haik badakiye, nola datorren, antzematen diye, bai.
-Eta, ez dakit entzun dezuen sekula, zapua karetxa kentzeko, zapua erabiltzia edo?
-Bai, zapua. Bai, baita're.
-Nola, nola da hori?
-Bueno, zapua jartzen zuan karetxan gaiñian, karetxak baldin bazian, karetxak, eta ordun, zapua, zapua bizik jarri, bizik baiño zeakin, trapubakin ta lotuta, ta hua jarri gaiñian; ta hua akatzen zan bezela, zapua akatzen zan bezela karetxa jun. Hoi ikasi genun guk, nik ez nun behin'e...
-Hori behiyei, hankan edo?
-Bai, bai, ta personai're igual, esaten zuen.
-Personai igual?
-Igual. "Lo que pasa que", zapua ibiltzeko ba bueno, zapatik eta abarkik eta ez daka ezer jazteik eta, "según" nun zitun karetxak, "según" nun zitun. Hemen, ixtarrian eo baldin bazitun eo, zankuan baldin bazitun, ba zankuan bai baiño, hoi esaten zuen ordun.
-Eta bizirik?
-Bizirik bai, eta hua akatzen zan bezela, klaro, janik be ta zapua akatu iten da, hua akatzen zan bezela. Ordun, zeak, e, nik ez det xinixten gauza hoitan baiño, bueno, ez det xinixten, "lo que pasa que", bueno "curanderos" izaten zian, beti izaten zian "un curandero que otro que" holakuak eta bueno.
-Hoi bai, eta enplasterak eta bazeuden?
-Bai, Añorgan bagendun bat, bai, hil zan hua. Bai, enplastera.
-Nola zun izena?
-"A ver", zuk aiseo esango dezu.
Maria Luisa -Angeles Lizarraga.
-Lizarraga bai, Lizarraga, Angeles.
-Eta, kuranderuak ere baziala?
-Ez, hoi kurandera zan, nik kuranderoik, kuranderoik... Nere arreba bati, oaindik bizi da, arreba bati, pleura harrapatu zun, pleura o, zea ta, horrek sendatu ziyon, baiño dana berbenakin.
-Berbenakin?
-Berbenakin, bai. Eztula itten zun ikaragarri ta zea ta, berbenakin, ta ordun berbenakin sendatu ziyon, berbena biltzea jun in biher ta berbenak ekarri ta, bueno, haik txikitu ta, enplastua in ta haik jarri ta. Ateatzen zun zikiña e, bai, nik ikusten nitun nola aitatzen zuenian hua amai ikusten niyon ta, zikiña ateatzen zun. Odola bezela, gorriya, pasmua, bai.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia