Arrasate (Gipuzkoa)

"Libiri ta labero, kaka ganauzaiñe" kanta

"Libiri ta labero, kaka ganauzaiñe" kanta <p>Ume bat behizain zebilela, beste baten sorora alde egiten bazion, hauxe kantatzen zioten: "Libiri ta labero, kaka ganauzai&ntilde;e...".</p>
Tamaina:

Ume bat behizain zebilela, beste baten sorora alde egiten bazion, hauxe kantatzen zioten: "Libiri ta labero, kaka ganauzaiñe...".

Transkripzioa

- Bai, bai, umetakuek. Ba, han ibiltten zan, ba, neskatilla-mutikuek beti ganau-zain ibiltten zien han. Auzo bateko, etxe bateko, gaunauek, ba, beste solora pasetan zien igual, ta zera, ta mutikuei orduen burla eitten eutsien. Eta, orduan, ba, kantu bat, hauxe dakit nik orduan kantetan zana han behintzat. Ganau-zaiñoi, han akordau barik dauela-edo, bestiekin distraiduta dauela igual, behixe juaten jakon, ba, bere terrenotik bestien solora igual, bestien arto-solora igual juaten zien behixok. Eta orduan kantau eitten otsien:

"Libiri tte labero,
kaka ganau-zaiñe
Uxarteko ganauek
artue gura aiñe"

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia