Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Donostian moja eskolan

Donostian moja eskolan <p>Lau behi, idi parea eta astoa zeuden Artabe baserrian; baita txerri, hegazti, eta abar. Ardirik ez zuen ezagutu Artaben. Ez omen zegoen ardi askorik garai hartan Aozaratza auzoan. Auzoko eskolatik Donostiako moja eskola batera bidali zuten, fraidetzarako prestaketa bezala. Beti etxe barruan sartuta egoten ziren eta diziplina gogorra ezartzen zuten mojek. Han pasatako urteaz ez du oroitzapen onik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lau behi, idi parea eta astoa zeuden Artabe baserrian; baita txerri, hegazti, eta abar. Ardirik ez zuen ezagutu Artaben. Ez omen zegoen ardi askorik garai hartan Aozaratza auzoan. Auzoko eskolatik Donostiako moja eskola batera bidali zuten, fraidetzarako prestaketa bezala. Beti etxe barruan sartuta egoten ziren eta diziplina gogorra ezartzen zuten mojek. Han pasatako urteaz ez du oroitzapen onik.

Transkripzioa

- Zenbat ganau zeukatzuen Artaben?
- Han egoten zien normalien gutxienez lau behi. Lau behi, idi-parie, asto bat eta gero ba txahalak, egoten zien txalak, bi, hiru, segun.
- Eta hegazti eta koneju?
- Bai, bai, konejuek be bai, hegaztixek be bai.
- Oiluak eta?
- Oilluek eta konejuek gehixen be. Gero txarrixe be bai. Txarri bat, bat behintzet betik hazten zan.
- Eta ardirik?
- Ardirik ez, gurien ez, gurien ezta, nik ez dot ezautu sekule. Nik uste lehenau egon izen diela, han baserri gehixenetan eukitten zittuen artalde txikitxo bat, hogei, hogeta hamar edo berrogei ardiko taldetxo bat ba bueno, ba igual zelai baztarrak eta baserrixe garbiketako aldi baten eta gero apur bat basorutz bialdu eta hola. Baiñe gure garaixen ia ez, nik ez dot ezautu. Eta han Azatzako basarri gehixenak ez eukien ardirik gure garaixan.
- Orduan zortzi urte arte Artaben eta gero kalera etorri zinen handik?
- Ez. Artabetik..., bueno nik neuken, hemen Eskoriatzan euzen marianistak. Eta nik osaba bat neuken, neure aittajaunen anai bat fraillie zana hor. Eta harek gure euen ni frailletara eruetia. Eta orduen ba ama konbenzidu euen hara fateko preparetako, lelengo preparaziño moruen bialketie Donostiako monja batzuen konbentu batera, han urtebete eitten, ba ez dakit. Hobeto ikesteko gauzak edo gure dana. Eta han euki nindduen urtebetien, erdi sekuestrauta egon nintzen han. Oso oroimen eskasa dauket hangue, oso disziplina...
- Ze monja zien?
- Zien “Misioneras del Sagrado Corazón”, uste dot deiketan ziela. Eta eskolie, etxie eukien hantxe Paseo de Miraconcha uste dot zala. Aldapetako aldapan erdi inguruen eskumetara hartzen zan holako kale estutxo bat eta gero handik jetxi eitten zan berriro Kontxara, Kontxa parera. Eta bittarte horretan euzen bi konbentu, eta bat zan gure hori, monja honeiña eta gero euen beste bat ez nazena akordetan zeintzuk zien, ze monja zien.
- Han orduan gogorra?
- Han urtebete. Buu!, han bai. Han beti disziplina oso gogorra, betik etxe barruen sartute. Klaro, ni ohittute nenguen baserrixen basora faten.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia