Esteribar (Nafarroa)

Iregi oso herri euskalduna

Iregi oso herri euskalduna <p>Iregin denek egiten omen dute euskaraz. Andaluziatik etorritakoak ere ikasten omen du. Alaba zaharrenak han ikasi zuen "xarmanki". Bigarren alabak ere ikasi zuen. Euskazale handia omen da. Hirugarrenak ere badaki pixka bat. Semeak ikastolara bidaltzen ditu.</p>

Iregin denek egiten omen dute euskaraz. Andaluziatik etorritakoak ere ikasten omen du. Alaba zaharrenak han ikasi zuen "xarmanki". Bigarren alabak ere ikasi zuen. Euskazale handia omen da. Hirugarrenak ere badaki pixka bat. Semeak ikastolara bidaltzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Iregire ere joaten tzara?
- Orain joan behar gara.
- Orain joan behar duzu?
- Bai, hau bukatu ta… joanen gara.
- A, pues neri entrebistatu zirenak ere, Iregira joan tze gero.
- A bai, e?
- Nori egin behar diozu, Jesus…
- Ez dakit, erran daukue herri guztia dela euskalduna, orduan, ez dakit ba…
- Bai, bai, bai, Iregin herri guzie.
- Bai, e?
- Euskaldune, bai, bai.
- Herri guztitan galtzen ari da eta han ez, e? han guziak dire euskaldunak?
- Han bueno… han hara etortzen bada Andaluziatik ere bat ikesiko du euskera.
- A bai, e?
- Bai, bai, bai.
- Hain euskalduna da?
- Bai, bai, bai.
- Ze hemen herri guztitan galtzen ari da, Eugin eta guzietan eta…
- Bai beiño Iregin bezala... ez dakit, hoiek, hor ez da galtzen.
- Ongi da hori.
- Egon tzen nere alaba zarrena, egon tzen Iregin urte batez eskolara joateko. Hemendik joan behar tzute Leaontza eta han bagenituen ahaidiak, eta… o, joateko harara eskolara, joateko harara eskolara, egon tzela berekin gustora te. Joan tze, gaztia baitze, eta hemendik bakarrik joan behar tzue Leanotza, orduan ez ze /etze/ karreteraik ere. Eta joan tzen, ahaidien etxera eta ezen konte oi ikasi zu euskera, xarmanki ikasi zu.
- Bai, e?
- Bai bai, xarmanki.
- Zure zenbatgarren alaba hori?
- Haundiena.
- Haundiena, zaharrena.
- Lenbizkoa, bai, zarrena.
- Zenbat dituzu, hiru?
- Hiru.
- Hiru alaba.
-Orduan lenbizikoa han ikasi zuen euskeraz.
- Han, han han, bai, han, xarmanki ikasi zuen.
- Eta bigarrenak ere badaki euskeraz?
- Bigarrenak hobeki daki, beiña hori, bueno, hori joan da aunditz ikastolara eta baldin bedan edozein reuniona edo... Ez dakit, nik "reuniona" erraten dut, horrela erraten diozue zuek ere?
- Bai, bai…
- Horrek izein du bere izena, ez?
- Bai.
- Junte o…
- Guk ere hitz erdera anitz.
- Ya ya, bueno, pues, baldin beda patrilletan, baldin badire norbait euskeraz jolasten, harara.
- Bigarrena?
- Bigarrena, bai.
- Ordun, euskalzale amorratua.
- Bai, bai, bai, bai, bai…
- Ta zer, pozik sentitzen zara hola ikusita?
- Beno…, ez zaide inportatzen, nik ez diot, nik ez diot ematen…
- Ez diozu garrantzirik ematen...
- Ez, ez, ez, ez…
- Ta hirugarrenak ere badaki?
- Hirugarrenak guti daki; semek bai, semeak joan dira ikastolara, San Fermin ikastolara.
- Alabaren semeak.
- Bai alabaren gaztenaen semeak.
- Orduan berak ere badarama barrenean euskal zaletasuna, semak ikastolara bidaltzen baditu.
- Bai, bai, semeak ikastolara.
- Zenbat seme ditu?
- Bide, bide, bat hamasei urte ta bertzeak hemezortzi.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia