Rosario Kortabarriak (Oñati) 103 urte bete ditu
2011ko aza. 10a, 10:40
Urriaren 7an bete zituen urteak Rosario Kortabarriak, Ahotsak.com proiektu honetan ditugun lekukotasunen artean, nagusienak. 103 urte bete ditu Rosariok eta oraindik ere sasoian dago. Zorionak!
Ahotsak.com proiekturako egin eta jaso ditugun elkarrizketa guztien artean badira Rosario baino lehenago jaiotakoak. Besteak beste, XIX. gizaldian jaiotako hogei bat lekuko. Esate baterako, Joxe Lizarralde antzuolarra (1885ean jaiotakoa), Anizeta Agirre bergararra (1888) edo Plazida Intxausti beasaindarra (1896). Dena dela, bizi direnen artean, Rosario bera da nagusiena.
Duela 3 urte, 100 urte bete berri zituela, elkarrizketatu genuen Rosario Ahotsak.com-erako. Emakume argia eta umoretsua aurkitu genuen orduan, eta berdin-berdin jarraitzen du 103 bete dituen honetan. Hankak narras samar dituela dio, baina etxean bere kabuz moldatzen da; berak egiten du bere ohea eta sukaldean ere laguntzen du. Zezilio Beitia zenarekin ezkondua, sei seme-alaba izan zituen (bat hamahiru hilabeterekin hil zen) eta gaur egun 12 biloba, 16 birbiloba eta hereniloba bat ditu.
Zorionak, Rosario!
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.