Hiriberri

Nafarroa ipar-ekialdean kokatzen da, Zangozako merindadearen ipar-ekialdean, Aezkoako ibarrean. Orbaizeta eta Orbararekin egiten du muga iparraldean, Jaurrietarekin ekialdean, Aria eta Ariberekin mendebaldean, eta Garaioa eta Abaurrepearekin hegoaldean. Abeltzaintza, basoa eta labore- eta patata-laborantza dira bizibide nagusiak. Adineko gehientsuek badakite euskaraz. 1936. urte arte herriko ia guztiak euskaldunak ziren. Herriko zenbait etxetan oraindik aritzen dira aezkeraz. Bestalde, herriko gazteak (25/30 urtetik beherakoak) euskaldunak dira ere derrigorrezko ikasketak D ereduan egin dituztelako.

  • Hizlariak: 9
  • Zintak: 9
  • Pasarteak: 16
  • Transkribatutakoak: 1
  • Audioak: 2
  • Bideoak: 14

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia