Jose Luis Erremondegi Eginoa Landa

Hiriberri (Nafarroa) (1951)

Biografia

1951an Hiriberrin jaioa, Landa etxean. Gurasoak bertakoak zituen, laborariak: ama etxekoa, eta aita Urrutia etxekoa. Jose Luis laboraria da eta arreba zaharrago bat du. Aiton-amonak euskaldunak zituen eta horrela ikasi zuen berak ere, baina Nafarroa Behereko Garazi-aldeko artzainekin eta abarrekin harreman handia izan duenez, haien hizkeraren alderdi batzuk ere sumatzen zaizkio (bai eta beste toki batzuetakoak ere). Hiriberriko euskararen galera- eta berreskuratze-prozesuaren berri eman digu, baita bertako bizimoduaren zenbait alderdirena eta Iparraldearekin duen eta izan duen harremanarena ere.

Zintak

KodeaDataProiektua
HIR-007 2011 Alex Artzelus Mujika
HIR-011 2023 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia