Indian hizkuntza "berri" bat topatu dute
2010ko urr. 6a, 09:01
Ikertzaileek hizkuntza berri bat identifikatu dute Indiako urruneko herrialde batean. "Koro" du izena eta desagertzeko arriskuan dago.
Hizkuntzalari talde batek aurkitu zuen "Koro" Arunachal Pradesh-era egindako ibilaldi batean, Indiako ipar-ekialdean. Talde hori National Geographic-en proiektu batean ari zen lanean, mehatxupean dauden hizkuntza indigenak aztertzeko.
Ikertzaileek eremu txiki batean hitz egiten diren bi hizkuntza aztertzen ziharduten. Haiek entzun eta grabatu zituztenean, hirugarren batekin egin zuten topo, zientzilarientzat inoiz entzun eta zerrendatu gabea. Milaka hitz berri topatu zituzten eta "Koro" hizkuntzak ingurukoekin zerikusirik ez zuela ohartu ziren.
"Koro" arriskuan dago, ordea: inoiz ez da idatzi eta 1.000 pertsona inguruk bakarrik hitz egiten dute.
Hizkuntzalari taldea berriro itzuliko da Indiara ikerketarekin jarraitzeko, eta horrela, aurkitu berri duten hizkuntza hau nondik datorren eta orain arte ezkutuan nola gorde den jakiteko asmoz.
Iturria:http://www.bbc.co.uk/news/science-environment-11479563
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.