Bermeon ere martxan

2010ko eka. 11a, 09:49

Bermeoko lehen elkarrizketak egin ditugu egunotan. Maria Artetxe Valle, Espe Gonzalo Hernando, Begoña Ponziano Angel eta Begoña Monasterio Zubillaga izan dira lehenengo protagonistak.

Urte hasieran Badihardugu euskara elkarteak eta Bermeoko Udalak herriko ahozko ondarea batzeko eta hedatzeko hitzarmena sinatu zuten. Hori dela eta, lehendabiziko elkarrizketak burutzen hasi gara. Maria Artetxe Valle, Espe Gonzalo Hernando, Begoña Ponziano Angel eta Begoña Monasterio Zubillaga Sancti Spiritus zaharren udal egoitzako egoiliarrak izan dira lehendabiziko lekukoak. Pausoz pauso, Bermeoko txoko guztietara helduko gara, 50 bat bermeotarren lekukotasunak batuz. Herri aberatsa dugu Bermeo, baserri- zein itsas munduan murgiltzen lagunduko diguna. Elkarrizketak egin ditugun Busturialdeko 13. herria da Bermeo eta Bizkaiko 41.a; laster helduko da 42.a ere.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia