Bizkaiko hainbat grabazio zahar jaso ditugu

2010ko eka. 28a, 15:25

1985eko uztailean HABEko "Alfabetatzerako Langaiak. Bizkaieratik Baturantz" liburuaren prestaketarako  egindako hainbat grabazio lortu ditugu. Bizkaiko hainbat herri eta auzotan burutu ziren: Lekeition, Gernika-Lumon, Bernan eta Bernagoitin (Amorebieta-Etxano), Gatikan, Arrietan, Munitibarren, Ziortza-Bolibarren, Zeanurin, Abadiñon, Oromiñon (Iurreta), Bermeon eta Mendexan, besteak beste.

Jakin badakigu hainbat eta hainbat grabazio zahar daudela barreiatuta gure auzo eta herrietan, baina sarritan horiek lortzea, gure proiektuan txertatzea, ez da erraza izaten. Oraingo honetan 1985eko uztailean HABEko "Alfabetatzerako Langaiak. Bizkaieratik Baturantz" liburuaren prestaketarako  egindako hainbat grabazio lortu ditugu. Bizkaiko hainbat herri eta auzotan burtu ziren: Lekeition, Gernika-Lumon, Bernan eta Bernagoitin (Amorebieta-Etxano), Gatikan, Arrietan, Munitibarren, Ziortza-Bolibarren, Zeanurin, Abadiñon, Oromiñon (Iurreta), Bermeon eta Mendexan, besteak beste. Orain arte ez dugu Arrietako eta Gatikako grabaziorik izan; beraz, bi herri gehiago ditugu.

Gernika-Lumo, Mungia eta Zornotzako Udal Euskaltegietan eta inguruko auzo eta herrixketan 1984/85 eta 1985/86 ikasturteetan izandako saioetan erabili zen materialaz hornitua dago liburu hori. EGA mailaraino iristeko beharrik ez zuen euskaldun zaharraren alfabetatzerako prestatu ziren. Kruz Amilategi, Xabier Gezuraga, Josu Goikoetxea, Aintzane Elordui, Josu Erkiaga, Idoia Esturo eta Jon Izagirre izan ziren lantalde horretako kideak. Grabazioak liburuan azaltzen diren transkripzioekin osatuta daude; hori dela eta, jatorrizko transkribapenak mantentzea erabaki dugu. Gernika-Lumoko Aita Villasante Udal Euskaltegiaren bitartez heldu dira grabazio hauek gure eskuetara bi zinta analogikotan.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia