Otsagabia

Nafarroa ipar-ekialdean dago, Zaraitzu haranaren goialdean. Iratiko oihana du iparraldera. Otsagabiaren udalerri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Lekunberri (Nafarroa Beherea) eta Larraine (Zuberoa), ekialdean Itzaltzu eta Uztarroze (Erronkariko ibarra), mendebaldean Jaurrieta eta Aezkoako Abaurregaina eta Orbaizeta, eta hegoaldean Ezkaroze (Zaraitzu). Zaraitzuko ibarraren herririk populatuena eta garrantzitsuena da. Irigoien, Iribarren eta Labaria dira herriko auzo nagusiak, San Joan Ebanjelista elizaren inguruan daudenak; Anduña ibaiaz bestaldean, berriz, Urrutia dugu. Otsagabiko euskararen ("uskara") azken hiztunak XX. mendearen bukaeran hil ziren. Zaraitzueraren aldaera zen Otsagabikoa. Gaur egun, berreskuratze prozesua abian dago euskara batuaz, eskola eta euskaltegien bidez. Horren ondorioz, biztanleen %12 euskalduna da.

Hizlariak: 3; Zintak: 3; Pasarteak: 3;
Transkribatutakoak: 3; Audioak: 3; Bideoak: 0

Hizlariak

#Hizlaria
1 Eseberri, Teofilo (1918-2002) Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
2 Zoko Moso, Josefa (1905) Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
3 Zoko Moso, Pedro Juan (1908) Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia