Ardien "larrealdatzea"

Zenbait artzain elkartu eta artaldeak batuta Tardientara (Huesca) eramaten zituzten ardiak. Ardien "larrealdatzea"ren inguruko kontuak. Jendea industrian sartu ahala, artzaintza gutxitzen joan zen.

Hizlaria(k): Zoko Moso, Pedro Juan
Herria: Otsagabia (Nafarroa)
Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
Iraupena: 0:04:00
Erref: OTS-003/001
Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
Emalea: Koldo Artola Kortajarena
Gaia(k):

Transkripzioa

- Eta Tardienta (Huesca) erran duzu?
- Tardienta, bai.
- Eta Tardientara joaten zinetenean, nolako artaldeak ziren? txikiak, handiak...
- Bah! pues... pues xuntatzen gintzan, a lo mejor, bida do irur... artzai, edo laur eta pues, berze... zomait aldiz? bida solo... zomait aldiz pues ermaten deu laurogei edo, eo... laurregun edo kala, ta berze zomait aldiz? pues zortziegun ta bederatziegun ere bai, xuntatzen...
- Ah, anitz, e?
- Bai, xuntatzen zen yago; kori? segun nola (...).
- Eta eramaten zenuten ahuntzen bat edo, aurretik?
- Aunz bat da et’o akerra; akerra, aker keru at.
- Edo aker bat; zerekin?
- Zinzerri andin... zomaitekin, ermaten gintuen (...), kala tzen.
- Eta haiek irekitzen zuten bidea, ezta?
- Bai, bai; kura, kura... bear tzenean... xunta edo, etzien ebili nai? urak ar, bara altzinetik? eta hala! kura faten tzen eta ardiak e... aye-, ayen atzean juaten zren.
- Ardiak markatzen ziren? burni (burdina) batekin edo? nola egiten zen hori?
- Kori? pues burni batekin? kola... nola erraten da? con pez.
- ‘Bike’ edo, nola da?
- Bike... nik eztakit.
- Ez duzu aditu hitz hori...
- Ez, eztagit, eztakit. Pues, ere elkitzen gintuen brea, ebiltzeko korrekin eta... mur-, burdin batekin? ya elea, gure etxeko elea, exertze zen, eta kura... mox edo, unkuitu ta... ardiari egotzi markara? ta gala juaten tzen... bai. Baëa kori? nuk uste dut eiten dela... Españan, alde guzietan.
- Bai, ezta?
- Bai, nik kusi du(t) zomait aldiz, xiten dela... Estremaduraretik? kona, Kastillara... ario, t’an ere faten baita... neguan igaretzen da arti ta Estrema[du]rara? eta Madrilen anitz aldiköa, igaretzen tzenëan? ya ematen die bixtara, eta... ager tzaen ya markara nola dien, ortik edo tripara, kostildaria. Kori ikusi du(t) anitz aldiz. Kemen? ken, kemen au, pues, izan den denbra bat, erraten tzela, bazegola kemen, laurogeiko eta... laurogei mila ardi.
- Laurogei mila? aspaldiko denboretan? zuk ez duzu hori ezagutu…
- Nik, nik, nik ikusten du(t), ikusi dut... berrogeita amar mila bai, baia... laurogei ez.
- Hori haur txikia zinelarik?
- Bai, txikina nintzalarik, bai.
- Gero eta gutiago, ezta?
- Gero ta gutiago, eta gero ya xin tzenean pues, industriara? pues orduan ya, fan, fan (...), ya, artzaiak... zauden ya akaitrik bizi kortaz? eta... ya, miriten tzien kolokaz(r)a Iruñan edo San Sebastianen edo Zaragozan edo... denëan, juate-... juatengatik. Nik ere, nik seme, laur seme izan tut? eta irural, irual lemeziköak? pues ardietra fan zren, baia ya laurgarrena ez, ya laurgarrena ya... asi zen orduan estudiatzen? eta... Eskola Laborale kuetan? kor egiten bizia; eta ya kuek, familia ein zielarik eta ya... industria xin zelarik? iruretarik? bida ga-, galdu edo, (zuzenduz:) saldu ztien ardiak? eta juan t(z)ren ya... biak daude, bat an, Iruñan, Mataderöan, eta bertzia dao... txofer? Ollokiegiko Konpañia
kori? −izauntuko zu, bai−, orrekin ebiltzen da kam-, true-, traile batekin.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia