Teofilo Eseberri
Otsagabia (Nafarroa) (1918-2002)
Biografia
Euskara nahiko ahaztua zuen grabazioa egin zitzaionean. Euskaraz hasten den arren, berehala pasatu zen erdarara. Ematen du, gainera, egiten duen euskara apurra nahastu samarra duela batuarekin. Txikitan bazekien baina gero ahaztu egin zitzaion ia. Otsagiarrek Aezkoarrekin ere erdaraz egiten omen zuten. Apaizek izan omen dute euskara galtzearen erru nagusia: euskaraz egitea bekatua zela esaten omen zuten pulpitutik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OTS-001 | 1998 | Aitor Elortzaren Nafarroako grabazioak | Aitor Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
# | Titulua | |
---|---|---|
1 | Euskararen galera Otsagin |