Haria iruten

Ardiei ilea mozten zietenean, artilea erosten zuten. Haria nola iruten zuen azaltzen du.

Hizlaria(k): Zoko Moso, Josefa
Herria: Otsagabia (Nafarroa)
Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
Data: 1981(e)ko urtarrilaren 01a
Iraupena: 0:06:00
Erref: OTS-002/001
Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
Emalea: Koldo Artola Kortajarena
Gaia(k):

Transkripzioa

- Ni txikin nintzanean? eraguitzen tzien kañamoa... don-, nondibatez; bai, dago agoz... apalño: Sesmarik, Sesma.
- Ah, bai, eta esparto eta...
- Bai, pues eso, eraguitzen tzien? eta, orduan....¡ai Jesus!... ‘hilar’, ¿cómo se dice?
- Irun?
- Irunte zien, iruten tzien kañamoa; orai ere iruten dugu ilia, illea iran ero iruten dugu keben, baia kañamoa ya ez. Kañamoa iruten tzie, emazteek? eta gero bazen telar, ta eiten tzien... mandriak eta, egite ztien, larrañalako? ¿sábanas de era? hacían también aquí; así que... sí ¿Y eso qué, ahora? buuh... si eso ya está fenecido...
- Eta Horrek badaki iruten?
- Orai? orai ez, buuuuh!
- Baina Horrek badaki?
- Ni? nik? ez, ez, nik eztut kañamorik irun, sekula.
- Eta bertzerik bai?
- Ezten... ile, ile bai.
- Ile (artile) bai, e?
- Ile bai...
- Eta zerez? edo zerekin iruten zuen?
- Zerekin? pues murkillarekin eta... ardatzarekin, ardatza ta murkillara.
- Eta badu Horrek? badu, e?
- Bai... bai, toma ez!
- Eta non ezartzen zen? hemen, gerrian?
- Zinturan! ta eztu batre ikusi?
- Inoiz edo behin ikusi izan dut baia ez naiz ongi oritzen...
- Jesus!... pues kor, guzietako? klaro!... goiti daukit ardatza ta murkillara, eta... ari kau eiten dut.
- Hara!... tira eta orduan nola egiten zuen? zerez edo zerekin egiten zuen haria?
- Ilea, illearekin, illearekin, ikusten da, nola dan, uso-ardatza.
- Eta nola egiten da hori? konta beza nola egiten den...
- Pues e... pues erosten dugu il(l)ia, ardie...-tarik, mozt-, mozten tienian ardiak, pues erosten dugu illea, eta gero xagu, xagu... aldian ongi-ongi, eta gero? pues... gen.
- Nola xautzen, garbitzen da?
- Ugaldian! lenik eu-, lenik ur(s)... bero; bero-bero ez, maske... tenplatu. Ur tenplatua? eta gero? pues ugaldian, ongi-ongi, fan deila... zikina guzia; eta gero? pues, tzuka? eta... eskuaz! pues presta. Eta gero? el... aria, irun, irun; aria irun ta...
- Nola, nola iruten da?
- Pues ikusi du! murkillarekin ta ardatzarekin!... klaro! eta gero? pues bi ari xuntatzen dra; kau da bat, eztia? gaixki men dago au; kau bat? eta beztze bat, bi ardatz beterik, ariz, ta xuntzatzen dra? ta biurtzen dra, eta kala eiten da aria. Bai, konke ta ez duzu ezerik.
- Eta haria egin eta gero?
- Erietan? pues urra... ikusi tu! nola eiten dren... gero.
- Nola? ‘irusitu’? (gaizki ulerturik guk)
- Ikusi tu...
- Ah, ikusi dudala nik...
- Ikusi bear nola eitten duun; orra, kau daude bi ari xunto, biurtrik, badugu biurtzeko ere, eta gero? pues egin, kaltzetin, gizonendako?... bai.
- Artzainek ere egiten zuten horrelakorik?
- Artzaiek eta... eizlariek? yaguena; klaro! orai artzai kasi eztra? artzai?... eizlariak.
- Baina denboraz artzainek egiten zuten?
- Uuuh!... eta anitzek ermaten die! nik eiten badut? saltzen tut beriala, jendiak ere iamaten du, kalzetin. Eztie irauten, e? irauteko eztra baia beroki, aniz beroki? ta... ta tal como ebil, andi... eiteko? eztra... tal como pa andadas grandes es bueno porque... no se ponen malos los pies. Cuando se va de aquí a Javier y?...
- Zangoak ez dira gaizki ezartzen.
- Zanguak? eztra gaizki esertzen; obeki?... klaro, ile puro baita kau! pues se conoce que da obe.
- Eta hemendik noraino joaten ziren?
- Jabietz!... Zangotzara!
- Zangotzara, e?
- Claro! Javierada, la Javierada... y recomendaban que se llevasen calcetines, de lana, mucho mejor, que no se... salían ampollas y así.
- Erran, erran, erran beza guztia euskaraz, e? errekomendatzen zuten?
- Baia-baia, baia eztra!... etzaita elkitzen, a lo mejor, uskaraz; bai, erraten zien apezek tal como pues fan gintela... fan... tela, kalzetin ilezkok zuenak, eser zezala, zrela anitzez obe. Konke kala faten zen anitz...
- Jabierra?
- Jabierara; eta eizera faten drenian? ere anitz bear baitie... ebil? pues también, ere bai.
- Horrendako guztiendako anitz on, e?
- Korrendako? nik badut seme bat, faten baita eizitzera? ta, beti faten da... ilezko kalzetinekin, bai.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia