Abaurregaina

Aezkoa eskualdeko herri hau Euskal Herriko altuena da (1.039 m). Gerra denboran hasi zen euskara galtzen eta gaur egun, adinekoek bakarrik dakite Aezkoako euskara, egin gutxi egiten den arren. Etena gertatu zen eta erdiko belaunaldiak ez zuen euskararik ikasi, baina gero eta haur eta gazte gehiagok dakite eta errekuperatzen ari dela esan daiteke. Eskualdeko euskaldun zaharren ustez, Aezkoako euskara mugaz handiko Garazikoaren antzekoa da, eta hilzorian dagoen Zaraitzukoa, ostera, 8 kilometrora duten Eaurtakoa (Jaurrieta) esaterako, oso desberdina da. Garai batean Donibane Garazi aldearekin harreman handia zuen eskualdeak. (Argazkia: Wikipedia)

  • Hizlariak: 9
  • Zintak: 7
  • Pasarteak: 38
  • Transkribatutakoak: 12
  • Audioak: 20
  • Bideoak: 18

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia