Bildutako testigantzak hezkuntzan erabiltzeko pausoak

2010ko urr. 5a, 11:46

Ahotsak-eko elkarrizketak hezkuntzan erabiltzeko proiektu pilotoa jarri dute abian Eskoriatzan eta Aretxabaletan

Eskoriatzan eta Aretxabaletan hainbat hiztun elkarrizketatu ditugu azken urteotan, eta haiek kontatutako pasarte asko sarean daude. Bi herriotako udalek, baina, beste urrats bat emateko irrika zuten: garrantzitsua iruditzen zitzaien bertako helduen testigantzek hezkuntzan tokia izatea. Izan ere, hala gaztetxoek zuzenean ezagutuko dituzte bai herriko historia, baita sasoi bateko bizimodua ere. Eta dena bertako euskaran. Belaunaldien arteko transmisioa ahalbidetzeko bide bat izango litzateke.

Proiektu pilotoa hastapenetan dago: Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako eta Eskoriatzako Almeneko irakasleak pixkanaka hasiko dira Ahotsak-eko elkarrizketak erabiltzen, bideo pasarteek ikasgelan nola funtzionatzen duten ikusten, zeintzuk diren erabilgarriak eta zeintzuk ez. Horretarako, pasarteak zikloka eta ikasgaika antolatu ditugu, Kurtzebarriko zein Almeneko ikasprogramak kontuan hartuta. Abendua bitartean irakasleek probak egingo dituzte, eta orduan izango ditugu lehen hausnarketak pauso sendoagoak eman ahal izateko.

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia