3.000 grabazio Ahotsak.com-en

2010ko uzt. 13a, 09:12

Hiru mila grabazioren muga gainditu dugu egunotan. Arrasateko Kontxi Etxebarria Axpe lekukoari egindako elkarrizketa da hiru milagarrena.

Joan den ostegunean Arrasateko Kontxi Etxebarria Axpe lekukoari egin zion elkarrizketa Kepa Elortza lankideak eta 4.000. grabaziorako bidea hasi dugu jada. Orain arteko 3.002 elkarrizketetan Euskal Herri zabaleko 157 herritako 2.475 pertsonen lekukotasunak jaso ditugu. Egunez egun jendeak utzitako grabazioekin eta guk geuk egindakoekin kopuru hori borobiltzen ari gara; jendearen laguntasunik gabe ezinezkoa litzaiguke urrats hauek ematea. Eskerrik asko denei, 4.000 baietz!!!

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia