Legazpiko Artzain Eguna

2010ko abu. 30a, 09:49

Legazpiko Artzain Egunean omenduko dute Jesus Zufiria Yarza artzain oñatiarra.

Datorren igandean, irailaren 5ean, ospatuko da urtero bezala Legazpiko Artzain Eguna. Bertan omenduko dute gure proiektuko protagonista izandako Jesus Zufiria Yarza beste hiru lagunekin batera. Oñatiko Garibai auzoko Gorobizkar (Koixkar) baserrian jaio zen eta bizitza guztia eman du bertan baserriko lanetan eta artzain lanetan. 100 buruko artaldea izan zuen bere garaian, gaur egun hogeita bost besterik ez baditu ere. Honelako kontuak aipatu izan ditu: "Negua gogorra zen paraje honeittan, gaur egun baiño gogorragua. Urte batzuetan botatako edurra metro bete pasaittera aillegaitten zan eta ardixak ezin izaten ebein artegittik urten. Batzuetan 40 egun egoten ziran preso."

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia