Tartekoa (M) (Azpieuskalkia)
Aurkibidea
Deskribapena
Mendebaleko euskalkiaren barruan bi azpieuskalki nagusi bereizten dira: Sartaldekoa (Uribe-Kosta, Mungialdea, Txorierri, Nerbioi ibarra, Arratia eta Orozko) eta Sortaldekoa (Bizkaiko Lea-Artibai eta Durangaldea, Gipuzkoako Deba ibarra eta Arabako Aramaio). Eremu nagusi horien artean lotura lana egiten duten tarteko hizkerak daude: sartaldeko Uribe Kosta eta Mungialdea eta sortaldeko Lea-Artibai eskualdeen artean Busturialdea dago, eta Arratiaren eta Durangaldearen artean, berriz, Zornotza. Gaur egun euskalkiak bizirik dirauen hegoaldeko barrenean, berriz, Otxandio, Ubide, Legutio eta Aramaioko Oleta auzoa daude sartaldeari eta sortaldeari alde berean begira. Tarteko hizkera hauei esker ia oharkabean egiten da azpieuskalki batetik besterako bidea.
Hizkerak
Mapa
Fonetika
Euskalkiaren ezaugarriak (Mendebalekoa - Bizkaiera)
- -a batez amaitzen diren hitzei mugatzailea gehitzen zaienean a + a > -ea (> -ia, -ie, -i, e) bilakaera gertatzen da.
- txistukari sail biak zeharo berdinduta daude; ondorioz txistukari bi besterik ez dira ahoskatzen: <s> eta <tz>.
- r, l eta n ondoren <s> ahoskatzen da hitzak batzerakoan: juan san, il san...
Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Tartekoa (M))
- Ez dugu maila honetako ezaugarririk.
Morfologia
Euskalkiaren ezaugarriak (Mendebalekoa - Bizkaiera)
Izenaren morfologia
- Soziatiboko atzizki berezia dago mendebal gehienean: -gaz singularrean, eta -kaz pluralean.
- Hurbiltze adlatiboko atzizki berezia dago mendebalean: -rantza sartaldean, eta -rutz sortaldean.
- Hirugarren graduko erakuslea ha da, ez hura.
- Erro bereko erakusleak erabiltzen dira singularrean eta pluralean. Azentuak bereizten ditu hizkera batzuetan. Esaterako: honétan (sg.) / hónetan (pl.).
- Erakusleak eta erakusleetan oinarritutako adberbioak indartu nahi direnean, izenaren ezker eta eskuin ipintzen dira: hori etxiori, hau pastelau.
- Edonor / edozer egiturako sail osoa dago mendebal gehienean.
- Zer edo zer egiturako sail osoa dago mendebal gehienean. Aldaera laburtuak erabiltzen dira ahozko jardunean: zeozer, noixonoix, nunonun...
- Neuk tankerako izenordain indartuak bakarrik erabiltzen dira.
- Erdal -(c)ión amaiera -(z)iño bilakatu da: habitaziño, kalefaziño...
- -txo / -txu txikigarria da aukera bakarra; ez dago -xe atzizkirik.
Aditzaren morfologia
- *Edun-en erroa -o- edo -au- da, adizkien arabera. Iraganaldiko batzuetan -eu- ere bai: dot, dau, baleu.
- Nor-Nori-Nork saileko erroa *eutsi da: detsat, gentsan.
- Aditz iragankorren ahaleran, aginteran eta subjuntiboan *egin erroa erabiltzen da: deigun.
- Nor-Nori saileko adizkietan j- tankerako ebakerak daude. Horrekin batera, ez + j- batzerakoan<tx>ahoskatzen da: etxako.
- Nor-Nori saileko iraganaldia oraina + n bidez osatzen da: jatan, jakon.
- Iraganaldiko hirugarren pertsonetan Ø ezaugarria dago mendebaleko hizkera gehienetan: ekarren, ekixen...
- Aditzetako pluralgile (ia) bakarra -z da: jakoz, geinkez.
- *Edun-en hitanoko adizkietan j- tankerako ebakerak daude: juat, jok, jittuat.
- Gaztelaniatik mailegatutako partizipioetan -ado> -au gertatu da, eta -ido > -idu: apartau, entretenidu.
- Aditz izenak osatzeko aukera zabala dago: -ten (ekarten), -etan (kantetan), -tuten (defendiruten), -ketan (bigunketan), -tzean (sartzean).
- Iragankorrak dira igo(n) eta urten aditzak.
- Ez da erabiltzen ari izan orokorra; ibili, egon eta jardun dira ordezkoak.
Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Tartekoa (M))
- Ez dugu maila honetako ezaugarririk.
Sintaxia
Euskalkiaren ezaugarriak (Mendebalekoa - Bizkaiera)
- Motibatibo eta helburu esaldietan -t(z)earren dago aukeran.
- Esaldi kontzesiboetan arren gorde da.
- Esaldi osagarrietan -(e)na atzizkia erabiltzen da aditz eta predikatu jakin batzuekin.
- Denbora esaldietan, partizipioa + keran egitura dago Bizkaia gehienean aukeran.
- Aditz izenak, mugimentuzko aditzen osagarri direnean, eta norabidea edo helburua adierazten dutenean, inesiboan (-t(z)en) erabiltzen dira mendebal gehienean (eta ez adlatiboa, -t(z)era).
- Ala eta edo hautakariak bereizten dira.
- Bi zenbatzailea izenaren eskuinetara ezartzen da.
- Orobatasuneko zein eta nahiz partikulak erabiltzen dira.
Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Tartekoa (M))
- Ez dugu maila honetako ezaugarririk.
Lexikoa
Euskalkiaren ezaugarriak (Mendebalekoa - Bizkaiera)
Aldaerei dagokienez, beste askoren artean, honako hauek aipa daitezke: aizta, ardau, arkondara / alkondara, aurki, azur, baltz, barik, barre, burdi, burdiña, emon, eskutur, ete, etzun, gaztai, gitxi, guzur, inuntz / iruntz tankerakoak, iruntsi, guntzurrun tankerakoak, ke(re)ixa, kirten, kipula, lebatz, mailluki, mamiñ, matrailla, mustur, narru, nasai, parkatu, pekatu, solo, suiñ, sur, txixa...
Lexikoari dagokionez, hainbat adibide sar daitezke multzo honetan. Hona hemen batzuk: martitzen, zemendi, marti, abade, abarketa, adur, aitita eta amama, amaitu, amatau, aratoste, batu, begitandu, berakatz, berba, eroan, ganora,gatzato, gura, ira, izara, izeko, jaramon, kerizpe, korta, odoloste, okaran, olgau, orri, ortu, osatu, ostantzean / ostian, oste, ostu, otzara, pernil, tzarto, udagoen, ugar, ugazaba, zil, zoro...
Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Tartekoa (M))
- Ez dugu maila honetako ezaugarririk.
Euskalkien liburutegia
Euskalkien inguruko argitalpenen datu-basea
Berbeteari gatza eta piperra
Eukene Arrien , Yolanda Elorriaga, Maribi Galarza, Pedro Mari Gezuraga, Nerea Jaio, Jon Andoni Uriarte, Edurne Zabala
Bermeo eta Mundakako arrantzaleen hiztegia
Eneko Barrutia Etxebarria
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.