Ea

Busturialdeko eskualdearen ipar-ekialdean dago. Iparraldetik itsasoak mugatzen du; hegoaldetik, Ereñok; hego-ekialdetik Ispasterrek, eta mendebaldetik Ibarrangeluk. Kostaldeak hego-ekialderako ibilbidea egiten du eta altuera handia dauka. Barnealdea ere haran sakonez eta hegal aldapatsuz osatutako eremu malkartsua da. Udalerriak beste bi auzo ditu: Natxitua eta Bedarona. Natxitua inguru malkartsuan dago eta Bedarona itsasoaren gainetik ikusten den muino batean dago, itsas-mailaren gainetik 150 metrotara. Angelutxu herrigunea, berriz, Ea eta Natxitua artean kokatutako baserri-multzo txiki bat da. Antzina, Eako herritar gehienak arrantzan aritzen ziren; hori dela-eta, ibaia itsasoratzen den gunean portu txiki bat zeukaten eta eskabetxe-industria bat sortu zuten esekitoki eta gazitegiekin. Ibaiak bitan zatitzen zuen herria; zati horietako bat Bedaronako elizatearen lurretan zegoen eta bestea Natxituako elizatean. XIX. mendean egoera aldatu egin zen eta Eako portuak bi elizateek baino botere eta biztanle gehiago lortu zituen. Ondorioz, Bedaronako eta Natxituako udalak batu egin ziren, udalerri berriari Ea izena jarri zioten eta udalaren erdigunea Eako portua izango zela erabaki zuten. Bertakoek herriari "Ie" deitzen diote.

Hizlariak: 15; Zintak: 25; Pasarteak: 208;
Transkribatutakoak: 3; Audioak: 0; Bideoak: 208

Hizlariak

#Hizlaria
1 Agirre Bermeosolo, Jose Santi (1937) Bideoaren ikonoa
2 Alzola Plaza, Fernando (1937) Bideoaren ikonoa
3 Basterretxea Bermeosolo, Rosario (1929) Bideoaren ikonoa
4 Bermeosolo Gabiola, Juan Martin 'Gaztelu' (1925) Bideoaren ikonoa
5 Etxebarriko karobia
6 Garate Intxausti, Pilar (1932) Bideoaren ikonoa
7 Garate Mentxaka, Andresa (1936) Bideoaren ikonoa
8 Ipiña Llanos, Julian 'Ipiña' (1929) Bideoaren ikonoa
9 Isasi Olaeta, Ali (1942) Bideoaren ikonoa
10 Kortabitarte Atxabal, Baldomera (1925) Bideoaren ikonoa
11 Mendibe Goikoetxea, Guadalupe 'Ama Guada' (1925-2015) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Siloniz Barrenkua, Garbiñe (1935) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Ureta Jaio, Maria Antonia (1924) Bideoaren ikonoa
14 Ureta Jaio, Maria Teresa (1924) Bideoaren ikonoa
15 Uriarte Agirre, Marisol (1942) Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia