Etxebarriko karobia
Bedaroa auzoa; Ea (Bizkaia)
Biografia
Lehenago urtero-urtero eta baserri askotan egiten zen karea. Kareak hainbeste erabilera zituen: letxadea egiteko, kortak desinfektatzeko, soloan ongarri lez, arrautzak kontserbatzeko, fruta-arboletan… Gure baserrietako karobietan etxerako egiten zen, gehienbat; baina baten batzuk kopuru handietan eginez gero, saltzeko ere egiten zuten. Modu horretan, orain 90 urte inguru arte funtzionatu zuen Etxebarriko karobiak. Gerora, etxeetan bakoitzak berea egin beharrean erosten hasi ziren. Nor izan garen eta zelan bizi izan garen ahaztea ez da ona eta horregatik 2012ko uztailaren 28an, Bedarun karea egin zen auzolanean. Karobiari su eman ostean, hoztuten utzi eta abuztuaren 5ean karea atera zen. Grabazio honetan prozesu horren berri eman nahi izan dugu pausuz pausu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EAA-008 | 2012 | Eako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez | ||
EAA-009 | 2012 | Eako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
EAA-010 | 2012 | Eako ahotsak | Andere Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?