Fernando Alzola Plaza
Bedaroa auzoa; Ea (Bizkaia) (1937)
Biografia
1937. urtean jaio zen Bedarona auzoko Urtza baserrian. Aita bertan baserrian jaiotakoa zuen eta ama Aulestiko Oñiz baserrikoa. Gaztaro guztia aitite eta amamaren baserria zen Olabarrin igaro zuen. Hiru anaien artean zaharena zen. Ama Lekeitiora joaten zen egunero etxeko esnea saltzera eta aita Ameriketara joandako artzaina izan zen. Sei urtetatik 14 urtera arte Bedaronako eskolara joan zen eta bitartean, eliz-mutil lanak egiten zituen bertako abadeari lagunduz. 12 urte zituela, Eako fabrikara lixiba eramaten zuen kamioian 18 urte izan zituen arte. 21 urterekin Bilbon egin zuen soldadutza eta amaitu zuenean, itsasoarekiko zuen afizioagatik-edo, 25 urterekin, beste bi anaiekin batera barku batean itsasoratu zen. Kanpaina amaitu eta Bedaronara bueltatu zenean, kamioia erosi eta gauzak alde batetik bestera garraiatzen ibili zen enpresa batetik bestera. Gerora autonomoa egin zen 45 urterekin istripu garrantzitsua izan zuen arte. Erretiratu aurretik, mandatari bezala ibili zela kontatu zigun.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EAA-016 | 2012 | Eako ahotsak | Andere Gonzalez | ||
EAA-017 | 2012 | Eako ahotsak | Andere Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute