Jose Santi Agirre Bermeosolo
Ea (Bizkaia) (1937)
Biografia
1937. urtean jaio zen Etxeaundi deituriko etxean. Hiru neba-arrebatatik gazteena izan zen eta aitak bezala, bere bizitza erdia itsasoan igaro duela kontatu zigun. Sei urterekin Eako eskolan hasi eta hiru urtez bertan egon zen. Gero, Bilboko Eskolapios ikastetxera eraman zuten barneko ikasle moduan. Bilbon, batxillergo ikasketak eta Portugaleten Nautikako karrera burutu zituen eta 18 urte zituela, agregatu bezala itsasoratu zen. Munduko leku askotako bizipen ugari, eta urteak igaro ahala, marinelen artean gero eta maila altuagoa lortu, eta azkenean kapitaina izatera nola heldu zen ere kontatu zigun. 49 urterekin, lagun batek, Madrileko atoiontzi ontzi-enpresa bateko inspektorea izateko aukeraren berri eman zion eta, sei hilabeteko proba egin ostean, beste 20 urtez bertan geratu zen jubilatu zen arte. Emaztea, berarekin elkarrizketan agertzen den Ali Isasi da eta umetatik ezagutzen zuten lkar. Ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten. Oso ahots ona du eta koruko gizon bakarra izan da. Herriko abesti, kopla, esaera zahar eta kontu ugari abestu eta kontatu zizkigun barre artean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EAA-018 | 2012 | Eako ahotsak | Andere Gonzalez | ||
EAA-020 | 2012 | Eako ahotsak | Andere Gonzalez | ||
EAA-021 | 2012 | Eako ahotsak | Andere Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute