Guadalupe Mendibe Goikoetxea Ama Guada
Ea (Bizkaia) (1925-2015)
Biografia
1925eko irailaren 4an jaio zen Ean, Bedaru auzoko Olabarri baserrian, baina 6 urte zituela, familiarekin Eara joan zen bizitzera. Eskola asko gustatzen zitzaion arren, 10 urterekin goizetan eskolara eta arratsaldetan udatiar aberats batzuen seme-alabak jagoten ibili behar izan zuen. Bost neba-arrebatatik bera izan zen alaba bakarra. Aita gaixorik egon zen urte askoan Guadak etxeko martxa zeraman bitartean, amak, ostera, etxetik kanpo lan egin behar izan zuen etxeetara ura eraman eta etxeko produktuak Lekeition saltzen. Eako marinel batekin ezkondu zen 26 urte zituela eta zazpi seme-alaba izan zituen. Familia guztia batu eta Bilbora joan zen bizitzera 45 urterekin eta handik hamar urtera, seme-alabak lan-munduan ondo kokatuak zeudela, Eara bueltatu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EAA-002 | 2012 | Eako ahotsak | Andere Gonzalez - IƱaki Gonzalo |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute