Ea (Bizkaia)

Aita eta amaren arteko eginkizunen aldaketa

Aita eta amaren arteko eginkizunen aldaketa <p>Aita gaixorik zegoenez (asma), ama astoaren laguntzarekin, Lekeitiora joaten zen etxeko produktuak (arrautzak, untxiak..) saltzera eta horren ordez, olioa, azukrea... etxean behar zirenak ekartzen zituen. Honez gain, amak, pegar baten laguntzarekin, edateko ura banatzen zuen etxeetatik eta horren truke, etxerako elikagaiak eta produktuak ematen zizkioten. Bien bitartean, aitak umeak eskolara joateko prestatu, jantzi... eta etxea atondu egiten zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EAA-002-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita gaixorik zegoenez (asma), ama astoaren laguntzarekin, Lekeitiora joaten zen etxeko produktuak (arrautzak, untxiak..) saltzera eta horren ordez, olioa, azukrea... etxean behar zirenak ekartzen zituen. Honez gain, amak, pegar baten laguntzarekin, edateko ura banatzen zuen etxeetatik eta horren truke, etxerako elikagaiak eta produktuak ematen zizkioten. Bien bitartean, aitak umeak eskolara joateko prestatu, jantzi... eta etxea atondu egiten zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Basarridxen, ba, aitte makalik, ze asmatiko zan. Ta amak, ba, eitten eban Lekittora osterie saltzen etxeko biberak. Eukitten eban madarixek eta. Bedarutik, ba, orduen astukin juten zien. Astuekin juan ta saltzen eban plazakue ta bueltan ekarten eban, ba, etxien biher dan gauzie. Nire ama moduen, nik neurie diñot, baiña auzoko guztidxek batzen zien. Ta bueltan ekarten eben, ba, olixue, azukrie… etxien biher dan gauzie. Ta eurek salduten eben, ba, arrautzak, konejuek eta halako biharrak. Ta gero, ba, gure ama Ien (Ean)… aittek eitten [doskun] kargu gehidxau. Aittek eskolarako umiek listau ta, eskolarako, ba… Ama biharrien ibiltten zan. Urek ekarten ebezan etxietara. Kantarue, antxiñako pedar horrek. Neuk be ekarten neban berak ezin dabenien; laguntzen notson. Baiña… Klaro, hamen urik ez zan egon edatekorik. Hantxe plazan egon da —ta pena haundidxe emon dost entera nitzenien, ta ikusi ein dot— itturri bet politte, han Txangurruen atzien ta kendu ein dabe. Ta haixe bakarrik zan hemen edateko ure. Bai. Ta handixik ure eruten eban amak, ba, etxietara, edatekue. Ostantzien errekako ure egoten zan hamen. Ta umiek eskolara ta ama biharrien ta aittek eitten eban etxeko bueltie. Ta… Medikuaz ta beti tratamentuen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia