Eskoriatza (Gipuzkoa)

Marulandan 22 etxetan 24 erlijioso

Marulandan 22 etxetan 24 erlijioso <p>Marulandan ume guztiek, neska zein mutil, elkarrekin jolasten ziren, Leintz Gatzagan ez. Leintz Gatzagan eskola gaur egun udaletxea dagoen lekuan zegoen. Marulandan beraien etxean zegoen eskola. 22 etxe zeuden eta ume asko batzen ziren. 22 etxetan 24 erlijioso zeuden (moja zein fraide). Bere ahizpa ere moja izan zen, Brasilen ibilitakoa. Bera ahizpak gaixotasunak arraro bat hartu zuen Brasilen, antza Espainiako pertsona bakarra zen gaixotasun horrekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-056-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Marulandan ume guztiek, neska zein mutil, elkarrekin jolasten ziren, Leintz Gatzagan ez. Leintz Gatzagan eskola gaur egun udaletxea dagoen lekuan zegoen. Marulandan beraien etxean zegoen eskola. 22 etxe zeuden eta ume asko batzen ziren. 22 etxetan 24 erlijioso zeuden (moja zein fraide). Bere ahizpa ere moja izan zen, Brasilen ibilitakoa. Bera ahizpak gaixotasunak arraro bat hartu zuen Brasilen, antza Espainiako pertsona bakarra zen gaixotasun horrekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Jolasian zela eitten zeuen, neska-mutillak alkarrekin edo aparte-edo?
-Bai, eskolan be holaxen gabitzen.
-Eskolan be aparte?
-Gatzan ez baiña Maulandan bai. Maulandan junto neskak eta mutillak.
-Gatzan be bai.
-Gatzan ez, Gatzan gauken bixetakuak.
-Maixua ta maistria?
-Bai. Oin badau ba aiuntamentua? Haintxe zan.
-Eta Marulandan danak elkarrekin.
-Bai. Geure etxian zaon eskolia.
-Zenbat juntatzen ziñen?
-Orduan asko. Mariñen be baeuen maistrua.
-Eskolia be bai?
-Baitta.
-Marulandan hainbeste etxe be ez die, ezta?
-Hogeta bi etxe euzen. Oin be ez dakit zenbat egongo diezen baiña. Hogeta bi etxe eta hogeta lau relijioso.
-Moja ta fraile? Etxeko bat.
-Etxien gurien bat, baiña lau eozen etxiak be bai.
-Baiña ola media bat atarateko etxeko bat.
-Etxe danetan.
-Horrek abariok eta monjok eta nora faten zien?
-Eurak euken etxia. Abadia euen Zarimutzen.
-Danak ez zien egongo Maulandan.
-Abadiek ez. Frailliak, mojak, danak relijiosuak zien.
-Eta ez zeukazuen abaderik edo fraillerik Kuban eta Ameriketan ibilitakuak?
-Neuk aiztia Brasil, Brasillen eta gero hemen be egon zan, gero azkenian ba Madillen hil zan, eta hartu zeban hango gaitz bat; etxakon kendu sekula be, granoz beteten zan.
-Tropikoko zera?
-Tropikal. "Dicen que en Brasil había", bi auzela bakarrik; hango medikuak esaten zeben bi auzela bakarrik, eta Españan "uno, tú".
-Hoixe da loterixia tokaittia.
-Bai, asko sufridu zeban.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia