Kontxita Fernandez de Arroiabe Pagoaga
Eskoriatza (Gipuzkoa) (1921)
Biografia
Marulandako Potajena etxean jaio zen. Aita Argentinan jaio eta bost urterekin etorri zen; ama gatzagarra zen. Hamar anai-arreba izan ziren, bera hirugarrena. Gurasoek taberna-denda-ostatua jarri zuten Marulandako etxean. Gatzagan hasi zen eskolan bost urterekin. Gerran eskola eten eta Gatzagara lehenengo eta Langraitzera (Nanclares de la Oca) geroago, joan behar izan zuten gordeleku bila. Gerra ostean Marulandako euren etxean jarri zuten eskola. Doña Petrarekin ikasi zuen han hamahiru urte arte. Gero gau-eskolak hartu zituen etxean, euren apopilo zen "Señorita Conchita Perez" maistrarekin. Aita ganadu tratantea zen eta Kontxik ezkondu arte jardun zuen etxean lanetan. Gerra ostean estraperloan ere jardun zuen. Dorletan ezkondu zen Eskoriatzako Tokuartona etxeko Eujenio Erañarekin. Lau seme-alaba izan zituzten. Kontxitaren semea Aitor elkarrizketan egon zen. Bergaran bizi da ezkondu ezkeroztik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ESK-056 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute