Eskoriatza (Gipuzkoa)

Estraperloan Arabara

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Arabara joaten ziren jenero bila. Normalean ganaduarekin joaten ziren mendiz. Bertan gertatutako istorio bat kontatzen du. Gauez joan behar izaten ziren inongo argitasunik gabe. Inoiz ez zuten arazorik izan soldaduekin-eta denda zutenez ezagutu egiten zutelako. Trenez ere biltzen ziren.

Transkripzioa

-Zuk gerra osteko kontrabanduak ezagutu zittuen, ezta?
-Honbre. Asko. Asko ibilitta nao ni oiñez Maulandatik Bitorixara.
-Zeu be bai. e?
-Honbre, gura aittakin biheko.
-Eta ze ekartzen zeuen?
-Ekarri, jeneralien faten giñan ganauekin, estraperluen ganauekin, mendiz. Akordatzen naiz behiñ noien, batzuk mosue tapauta ta ibiltten zien, klaro, ekartzen zittuen ba mataderiarako ta geiztuak. Eta zubi bat pasau giñuan, hori historixia enoie kontetan, ezta (...). Zubi batetik pasetan da zekor haundi bat naroian eta aittak beste bat, mosue tapauta ta. Aittak esan zostan: "Kontuz, tiraketan botsu zuk jaraiñ, e", zeatik zubittik behera errekia euen, eta gabez pasetan gittuen horrek. Eta farolik be ezin geikien eruen, aittak ondo akixen horrek bidiok eta hola ibiltten giñen.
-Sekula ez zeuen euki problemarik miñoiekin edo?
-Sekula be ez. Ni neskatillie ta Bitorixara faten giñen aitta ta bixok trenien. Gero, errekauek itten. Trenien faten giñan, eta ittak erosten zostan han gauzak eta trenien sartu. Baiña bera sekula be ez nerekin. Eta nik asientopian sartu ta ekarten nauen olixua, kafia, danetik.
-Libre zaukazuen trenian horrek ekartzia?
-Keba libre. Zenbat neuri begira, Landara ta aillegetan zien, andrak eta pena bat emuten ustien, patata zakutxuekin Landan da aillegetan zienien da, Landan bota. Eta gero fan hari barriro Gatzatik hara. Nik esaten neuen... Neri sekula bez. Eta aittak esaten ustan: "Zuri beiketan botsu, zurie eztala esan". Baiña etxaten tokau sekula be. Egun baten bai artua bagekarren hemen lengusiña batek eta bixok, horrek lenoko zesto horrek astadunek, goixan astadunak, artoz beteta gakarren bixok, eta guardazobil parejia Gaztaiñixan. Pako bizi dan tokixan guardazobil parejia. Esan zostan lengusiñiak: "Ai, ointxe kendukuskue" ta. "Ba, ikusikou". Ezauketan gittuen guardazoillak zegaittik firmetan da tabernara asko etortzen zien, eta esan usten: "Qué lleváis ahí?" "Qué vamos a llevar?, con el hambre que tenéis ahí, maíz", esan nutsen egixa. Gure lengusiñie geratu zan da "Capaz". Sekula ez giñuan euki zerik. Estraperluan asko ein giñuan. Asko.
-Bittorixan razionamendurik ez euan?
-Egongo zan baiña Maulandakuendako ez. Estraperluen erosi bihar.
-A, erosi be estraperluan.
-Klaro, guk dendatxo bat gauken, ezauketan gittuen dendarixak eta olixue ta ekarri tta. Ta gero nik lagun bat nauken, Eibarko soldau bat euen Bitorixan soldau, eta harekin biaje asko ein nittuen, kapie jazten zeban guardazobil, edo soldau horrek, eta bi pote bost litrokuak hartu holaxen eta Mariñera. Mariñen estaziñue zeuan ba, Mariñera ekarri. Biajie pagetan gotsen da propiña bat emon eta haura ondo eta gu hobeto. Olixue etxakun sekula be faltau etxien.
-Oseake soldaua kapiakin
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia