Eskoriatza (Gipuzkoa)

Estraperlokoa dendan saltzeko

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Beraien etxea taberna, jatetxea eta denda zen. Dezente saltzen zutela dio. Gerra aurreko denda zen. Gerra ostean estraperloko gauzak ere saltzen zituzten denda. Berak 16 urte zituela bere mutil-laguna gerran zebilen, eta hari saldu zizkion 3 kilo baba 18 pezetaren truke.

Transkripzioa

-Zuek orduan tabernia, jatetxia eta dendia be baeuen orduan Maulandan.
-Bai, denda txiki bat gauken, ba Maringuak eta, ba dezente saltzen zan.
Eta harako sumistrua Bitorixatik?
-Bitorixatik.
-Eta estraperluan ekarritako gauzak, saltzen zittuzuen dendan ala dendatik kanpo?
-Saldu bai, haura be estraperluan. Gabez faten zien Eskoritzatik eta andrak: "Para un kilito de alubias".
-Eta diruik izeten euen pagaitteko?
-Bai, dirue baeuen ondiok orduan. (...) Nik hamazazpi urte neuken ia ordurako, eta nobixua neuken eta nobixua gerran ibilitta. Amaiur, entzunde daukotzu? Amaiurko zera, Batallón Amaiur. Ointxe fan zan astien hil zan, oingo astien hil dda bat, haure intimo lagune guria (...), Eskoritzan hil diez danak Amaiurkuak. Eta akordatzen naiz, nobixue zan baiña ondion enauen, neure artien, honek igual jaten emuten dutsetelako gureko jostak eta. Esan notsan, e:"Zu, janik eta badauketzue, babie ta". "Bai zera!" Eta esan nutsen, hiru kilo, aittei harrapau nutsen, e.
-Nobixuoi emuteko?
-Etxoin, emon enotsen eiñ, kobrau ein notsen. Askan eukitten zaban bedarra, gaiñian bedar berdia edo zeoze ifiñi eta hantxe zakuetan. Sekule ez zoskuen harrapau. Eta handixek hartu neuk gabian eta hiru kilo emon notsan. Eta pozixao! Seis por tres dieciocho, ondio akordetan jat, hamazortzi pezeta kobrau notsen, xei pezeta kilua. Eta karua zan orduan, e, karua zan.
-Eta babia Arabatik ekarrittakua.
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia