Ubide (Bizkaia)

Arabarrak Ubideko errotara

Arabarrak Ubideko errotara Errotak itxita egon ziren garaian, Arabatik gurdietan ekartzen zuten garia eta artoa Ubideko errota baten ehotzeko. Errotako ugazaba karlista omen zen, eta horregatik omen zuen errota irekitzeko baimena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errotak itxita egon ziren garaian, Arabatik gurdietan ekartzen zuten garia eta artoa Ubideko errota baten ehotzeko. Errotako ugazaba karlista omen zen, eta horregatik omen zuen errota irekitzeko baimena.

Transkripzioa

-Ta hor dau errotie, ta Arabatik hemeko bertako Arabakuek, ez urriñekuek, etorten zien horra errotara. Ba gurdixekaz ba idxoten, ze hori be, neskie ixete zan karlista, ta horrek be errotie eduki euen libre, antza, ta gero Araban egon zien zarratute errotak, ta hona etorten zien burdixek ta burdixek eta ba zera ixoten garixe-ta, artue-ta. Etorte zien hona burdixek ta burdixek etorten zien. Ta harek ein joazen diruten, harek andriek, puf!
- Orduen e, berak ez auen euki prezinteta?
- Ez, berak ez, bera karlistie zan-ta.
- Orduen berak libre?
- Bai, bera libre. Ta Araban be errotak asko dauz, baina zarratute egon zien, ta horrek libre euki auen! Ta ba hori zan, Araba partien dau, baia errekie honantxe, beitu. Hau da, etxie hementxe ta Bizkaixe hementxe-hementxe-hementxe. Ta han ba hemen hemeko lagunek euki auzen, aiuntamientokuek eta ba libre, ta Araban hor errotak asko dauz, baia handik etorte zien ba ixoten, ta orduen e ba burdixek eta burdixek eta horrek andriek ein eban diruten!
- Eta zer errota zan? Errotien izena zein zan?
- Ba ez dakit ba errotie, ez dauko izenik.
- Eta orduen han sasoien hemen parajien Bizkaitik be ez zien etorten?
- Ez, hor e Ipiñaburu onduen be egote zien errotak.
- Baia zabalik?
- Bai, bai. Baten bat egoten zan, bai, baten bat egoten zan. Gerotxuau, gerotxuau, orduen baiño be gerotxuau.
-Ta errotako andrie uzaba andrie zan?
- Bai, uzaba andrie zan, bai.
- Bertokoa?
- Bai, bai. Bertokuei be ixoten ostien, baia hemen ez zan eoten gauze gutxi baño. Hemen ba jente asko etxe bakotxien ta ba, artue edo garixe apurtxo bat, besteik ezebez.
- Orduen e Arabatik jentie etorri…
- Etorri, zer etorri dxakon orduko denporan! Ta harek andriek bera ibili barik esate otsien ba “ehun kilo, ehun kilo dakaraz bai ta” edo berrehun edo bostehun, burdixek etorten zien-ta. Hartu bere, bere toketan jakona ta gero aurek ipinten auezan han ixoten! Ta gero harek bestiek iten joazen saldu! Berai toketan jakozan neurrixek hamarretik bat edo dana dalakue iten joazen saldu!

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia