Maria Teresa Ureta Jaio

Ea (Bizkaia) (1924)

Biografia

1924. urteko San Antonio egunean jaio zen Goiko bidea kalean eta San Juan eliza aurrean dagoen etxean eta hori izan da beti bere bizilekua. 10 neba-arrebatatik bera eta bere bikia izan ziren azken aurrekoak. Ama Ibarrangelukoa zen eta gazte hil zenez ez zuen ezagutu. Aita Zeanurikoa bazen ere, oso pertsona ezaguna bihurtu zen herriko "kotxeroa" izateagatik. 6 urterekin Eako eskolan sartu eta 14 urterekin irten zen. Erdaraz ikasi behar izan zuela-eta, oso txarto pasarazi zioten eskolan. Neskame lanetan ibili izan da betidanik eta horreri esker taberna eta etxe propioa eskuratu ahal izan zituen. 22 urterekin Gernikako iturgin batekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuen.  Bere ahizpa bikiarekin egin genion elkarrizketa.

Argazkian eskumako aldean dagoena da.

 

Zintak

KodeaDataProiektua
EAA-011 2012 Eako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Josten eta bordatzen Bideoaren ikonoa
2 San Juanetako sua eta lore sortak Bideoaren ikonoa
3 Kontzezio eguneko ospakizunak Bideoaren ikonoa
4 Gabonetako kantua Bideoaren ikonoa
5 Aita zalgurdiarekin Gernikara joan-etorrian Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia