Ali Isasi Olaeta
Ea (Bizkaia) (1942)
Biografia
1942. urtean jaio zen Angelutxu auzoko Urtia baserrian. Ama bertakoa zen eta aita Natxituko Santigaldiz auzoko Arteta baserrikoa. Bost urte zituela, Santigaldizera joan zen gurasoekin bizitzera eta Natxituko eskolara joaten zen goizero. Alaba bakarra izan zen eta aita itsasontziko kapitaina zenez eta hainbeste denbora etxetik kanpo ematen zuenez, amari asko laguntzen ziola kontatu zigun. 13 urtetik 19 urte izan zituen arte, Durangoko eskola batera bidali zuten barneko ikasle bezala. Umetatik ezaguna zuen Eako Jose Santi Agirrerekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten. Ean bizi ziren, baina senarrak, aitak bezala, itsasoan hilabete asko igarotzen zituenez, etxean ez zuen laguntza handirik izan umeak jagon eta eskolara eramateko eta horregaitik, Gernika-Lumorara joan ziren. Bertan, 18 urte luzez egon zen, umeak eskola eta ikasketak amaitu zituzten arte. Senarra ere elkarrizketan agertzen da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EAA-019 | 2012 | Eako ahotsak | Andere Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute