Pilar Garate Intxausti

Natxitua auzoa; Ea (Bizkaia) (1932)

Biografia

1932. urtean jaio zen Natxituko Aldebazter auzoko Ezkoiz baserrian. 12 urtera arte bizi izan ziren han Erkiz baserrira joan arte. Ama Ezkoizekoa zuen eta aita Ibarrangelun jaiotako matarifea. 2 ahizpa eta neba gazteago bat izan zituen. 6 urtetik 14 urtera Natxituko eskolara joan eta beste gauza askoren artean, bertan ikasi zuen erdaraz berba egiten. Natxituko lehenengo neska txoferra izan zen eta etxeko esnea kotxean banatzen zuen. Bi aldiz ezkondu zen semea izan eta gazterik alargundu baitzen. Berriro ezkondu eta Ermuara joan ziren bizitzen. Ermuan urte asko egin dituen arren Natxituko euskara mantendu du.

Zintak

KodeaDataProiektua
EAA-012 2012 Eako ahotsak
EAA-013 2012 Eako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Dantza-solte txapelketak Bideoaren ikonoa
2 Erromeriak gramolarekin Bideoaren ikonoa
3 Gidatzen ikasi zuen lehen emakumea Ean Bideoaren ikonoa
4 Josten eta bordatzen ikasten Bideoaren ikonoa
5 Txerribodak Bideoaren ikonoa
6 Odolosteak banatzen etxerik etxe Bideoaren ikonoa
7 Natxituko tabernak Bideoaren ikonoa
8 Ibarrangelu eta Elantxobekoekin, ondo Bideoaren ikonoa
9 Edertasuna zuritasunarekin lotua Bideoaren ikonoa
10 Hondartzara garbitzera Bideoaren ikonoa
11 Lapak batu eta prestatu Bideoaren ikonoa
12 Lehenengo bainujantzia ikusi zuenekoa Bideoaren ikonoa
13 Bizimodu aldaketa handia Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia