Maria Antonia Ureta Jaio

Ea (Bizkaia) (1924)

Biografia

1924. urteko San Antonio egunean jaio zen Goiko bidea kalearen eta San Juan eliza aurrean dagoen etxean. 10 neba-arrebatatik bera eta bere bikia dira zortzigarrena eta bederatzigarrenak. Ama Ibarrangelukoa zen eta gazte hil zenez ez zuen ezagutu. Aita Zeanurikoa bazen ere, oso pertsona ezaguna bihurtu zen herriko "kotxeroa" izateagatik. Sei urterekin Eako eskolan sartu eta 14 urterekin irten zen. Erdaraz ikasi behar izan zuela-eta, oso txarto pasarazi zioten eskolan. Gaztetan ebaketa eta jantzigintza ikasketak egitera joan zen Bilbora eta Eako jostunetariko bat izan zen urte askotan. 22-23 urterekin Eako baserritar batekin ezkondu eta gizona bizi zen Iruta baserrira joan zen bizitzen. Honek paper-lantegian egiten zuen lan eta zarratu zutenean nabigatzera joan zen. Bere ahizpa bikiarekin batera egin genion elkarrizketa. Argazkian ezkerreko aldean agertzen dena da.

Zintak

KodeaDataProiektua
EAA-011 2012 Eako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Josten eta bordatzen Bideoaren ikonoa
2 San Juanetako sua eta lore sortak Bideoaren ikonoa
3 Kontzezio eguneko ospakizunak Bideoaren ikonoa
4 Gabonetako kantua Bideoaren ikonoa
5 Aita zalgurdiarekin Gernikara joan-etorrian Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia